Laburbilduz

Laburbilduz

  • Euskal ekonomiak BPGaren %3ko hazkundearekin amaituko du 2016 urtea, Gizarte Segurantzan 18.000 afiliatu berri inguru izanda, eta %12,5eko langabezia-tasarekin, hau da, tasarik bajuena 2012tik. Susperraldi honek 2017an jarraituko du, baina aurtengoa baino motelago izango da. Hazkundea egonkorra izango da urte osoan zehar.
  • 2017rako, Confebaskek aurreikusten du BPGa %2,5 haziko dela, 16.000 afiliatu berri sortuko direla eta langabezia-tasa %11ra jaitsiko dela. Hazkundea Estatuaren parekoa izango da eta Europarako aurreikusita dagoena baino gehiago.
  • Susperraldia bultzatzeko, lehiakortasuna sostengatzen duten neurriak behar dira. Ezjakintasun inguru honetan erreforma eta neurri berrien alde apustua egin behar dogu, enpresa-jarduera eta enplegua sendotuz eta lehiakortasuna bultzatuz.
  • Jarraitu behar dugu industria eta haren indar lehiakorra oinarritzat hartzen, industria 4.0rantz aurrera egitea ahalbidetzen digun testuinguru instituzional, laboral eta ekonomikoa konfiguratuz. B+G+I eta datozen aldeketen aurrean pertsonen garapena eta egokitasuna ezinbestekotzat jotzen ditugu.
  • Horretarako, beharrezkoak dira erakunde sendo eta egonkorrak, konfidantza ematen dutenak, eta gizarte ta ekonomia  garapenerako lehentasunak ondo markatzen dakizkienak. Suspertze honetan danok eskutik lan egin behar dugu, akordioak zabaltzen.
  • Hazkundea ta enplegua sendotzeko, eta ahalik eta lasterren gizarte osora zabaltzeko, esfortzu eta irmotasun haundiaz lan egin behar dugu, bai enpresetan, enpresen artean, eragile sozialekin eta erakundeekin. Erantzunkidetasunez lan egin behar da, diagnostiko eta ahalegin konpartituen alde eginez.

Danon ardura da lan egitea elkarrekin, oraingo suspertzea sendotzeko eta hurrengo urteetara luzatzeko. Ezinbestekoak dira apustu errealistak eta egokiak , euskal gizartearen etorkizuna bermatzeko