Ondorioz 2018

Ondorioz

  • 2018. urtea positiboa izan da Euskadin hazkunde ekonomikoari eta enplegua sortzeari dagokionez, eta 2019a ere antzekoa izango da, tonua apalagoa izango den arren; beraz, susperraldiko seigarren urtea izango da.
  • 2019rako, CONFEBASKek aurreikusten du euskal ekonomia %2,5 haziko dela, Gizarte Segurantzan 14.000 afiliatu berrirekin eta langabezi tasa %7,5eraino murriztuta. Gainera, 2019an, krisian galdutako enplegu guztia berreskuratuko da, eta langabezi tasa Eurogunerako aurreikusitakoaren parekoa izango da.
  • Perspektiba on horiek, halere, ziurgabetasun ugari eta garrantzitsuko testuinguru batean gertatzen dira (gerra komertziala, Brexit, Europako ezegonkortasun politikoa…), eta horiek kontuan hartu beharko dira, eta prest egon beharko dugu, badaezpada.
  • Ziurgabetasun horrek are beharrezkoago bihurtzen du politikak eta erreformak bultzatzea enpresen lehiakortasuna lortzeko, hori izango delako errezetarik onena oraingo ekonomiaren eta enpleguaren hazkunde fasea luzatzeko.
  • Horretarako, industriaren aldeko apustua indartu nahi dugu, galdutako produkzio sarea berreskuratu eta, batez ere, pertsonen alde egin, bereziki gazteen eta emakumeen alde, eta horiei hezkuntza sistema eta enplegu politika arinak eta kalitatezkoak eskaini behar dizkiegu, enpresen beharrei azkar erantzuteko, izan ere, gero eta arazo gehiago dituzte behar dituzten profilak aurkitzeko.
  • Hori guztia lortzeko, ezinbestekoa da marko egonkor eta konfiantzazko bat sortzea, oinarrizko gaietan beharrezko erreformak adosteko, gure aurrerabidea eta etorkizuneko ongizatea bermatzeko.

DENON ZEREGINA da Euskadin gaur dugun ekonomi eta enplegu susperraldiko fasea sendotzea, luzatzea eta gizarte osoa partaide bihurtzea