Ondorioz 2019

Ondorioz

  • 2019a Euskadin hazkunde ekonomikoaren eta enplegu sorreraren dezelerazio urtea izan da, eta 2020a antzekoa izango da, hazkunde txikixeagoarekin, baina enplegu sorrera mantentzeko lain.  
  • 2020rako, CONFEBASKek aurreikusten du euskal ekonomia %1,9 haziko dela, eta enpleguan 11.000 afiliatu berri egongo direla Gizarte Segurantzan; beraz, krisiaren aurreko enplegu maila handitu egingo da. Horrez gain, espero da langabezi tasa %9raino jaistea 
  • Ingurune ekonomikoan ziurgabetasun handiak egongo dira (gerra komertziala, Brexita, trantsizio ekologikoa, egoera politikoa …), eta, horiek nola bideratzen diren, alde edo kontrako eragina izango dute bilakaera ekonomikoan, eta erne egon beharko dugu behar bezala erreakzionatu ahal izateko.
  • Horregatik, onena litzateke egoera soziopolitiko eta instituzional egonkorrak egotea, akordioak lortu ahal izateko, oinarrizko gaiei erantzun eta gure aurrerabidea eta etorkizuneko ongizatea bermatu ahal izateko.
  • Halaber, ziurgabetasun handi horrek neurri eta politika adostuak hartzea bultzatu beharko luke, hazkunde ekonomikoak, enpresen jarduera eta lehiakortasunak eta enpleguaren sorrerak jarraitu dezaten. Politika fiskalak ordeztu egin beharko luke politika monetarioa, hazkunde ekonomikoa eta inbertsioa sustatzeko.
  • Azkenik, beharrezkoa izango da indartzea industriaren, nazioartekotzearen eta I+G+Baren, enpresa berrien sorreraren eta, bereziki, pertsonen aldeko apustua, batez ere gazte eta emakumeen aldekoa, eta horiei prestakuntza egokia eskaini behar diegu, enpresa sarearen bitartez enplegatzeko sortzen diren aukerez baliatu ahal izateko.

DENON ZEREGINA DA, gure konpromiso eta erantzukizunarekin, Euskadiko ekonomian eta enpleguan bizitzen ari garen hazkunde etapa hau finkatzea eta luzatzea