Euskadin enpresa kopurua egonkor mantendu da ekainean, hilabete horretan nabarmen murriztu ohi den arren

13-07-2018
Ekaina hilabete positiboa izan da Euskadirentzat Gizarte Segurantzan erregistratutako enpresa kopuruari dagokionez. Confebaskek Euskadiko enpresa sarearen bilakaerari buruzko hileko azken buletinean zehazten denez, joan den ekainean maiatzean baino 8 enpresa gutxiago besterik ez ziren erregistratu, eta ohikoena izaten da hilabete horretan jaitsiera nabarmena gertatzea. Ekainaren 30ean, Euskadin 59.410 enpresa zeuden inskribatuta Gizarte Segurantzan, iazko hilabete berdinean baino %1 gehiago, eta mailarik altuena 2012tik.

“Estreinatu berri den Unibertsitate/Enpresa euskal estrategia berrian hitz gakoa lankidetza da”

05-07-2018
Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxagak, orain arte unibertsitatearen eta enpresaren arteko lankidetza, euskal unibertsitateena beraien artekoa, eta unibertsitatearen eta Lanbide Heziketaren artekoa ‘desorekatua eta ez orokorra’ izan dela nabarmendu ondoren, azken urtean izandako aldaketaren balioa agerian jarri du, izan ere, gogoratu duenez, “mugarri nagusia izan da Unibertsitate – Enpresa lehen euskal estrategia sortzea, zeinean Confebaskek oso rol garrantzitsua izan duen, eta daukan”.

Confebaskek positibo baloratzen du CEOEren eta sindikatuen arteko akordioa, konfiantza sortzen duelako eta hazkunde fasea sendotzen duelako

26-06-2018
Confebasken iritziz, positiboa da CEOE, CCOO eta UGTk akordio bat lortu izana, lehenik eta behin, estatuan zein nazioartean bizitzen ari garen aldaketa eta ziurgabetasun garaiotan, akordio bat lortzea eragile sozialen erantzukizun ariketa bat delako, enpresek, langileek eta, ondorioz, herritarrek oro har aurre egin beharreko erronkei aurre egiteko. Horrenbestez, akordioak beharrezko konfiantza sortzen laguntzen du, hazteko eta enplegua sortzeko egungo fasea finkatzeko.

”Ezin gara herrialde indartsua izan prestakuntza sistema indartsu bat izan ezean”

22-06-2018
Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxaga eta erakundeko Prestakuntzako zuzendari Asier Aloria FADEren batzarrean izan dira, Gijonen, LH dualeko euskal eredua azaltzen, eta, gaur Asturiasko Comercio egunkariak argitaratu duen elkarrizketa batean, Confebaskeko zuzendariak gogorarazi du eredu hori enpresen, ikastetxeen, enpresa elkarteen eta Eusko jaurlaritzaren arteko lankidetza sendo baten emaitza da, 25 urte baino gehiagoko historia duena.

Confebaskek LH Dualeko euskal eredua ezagutu nahi duten Asturias, Gaztela-Leon, Kantabria, Errioxa eta Nafarroako enpresa elkarteak hartu ditu

13-06-2018
Goi mailako ordezkaritza batek bisitatu du Confebask, tartean egonik Asturias, Gaztela-Leon, Kantabria, Errioxa eta Nafarroako enpresa elkarte nagusietako lehendakariak eta Prestakuntzako arduradunak, lehen eskutik ikusteko Lanbide Heziketa Duala Euskadin nola ezartzen ari den, eta bere arrakastaren ezaugarri nagusiak ezagutzeko. Aurkezpenean, Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxagak enpresen, ikastetxeen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzaren bide luzea azpimarratu du, 25 urte baino gehiago baitaramate elkarlanean Euskadin Lanbide Heziketa ezartzeko eta hobetzeko.