Enpresa handiak eta ertainak hobeto ari dira aurre egiten Covid-19aren krisian txikiak eta mikroETEak baino

25-06-2020
Confebaskek Enpresa Dimentsioari buruz ateratzen duen Newsletterraren azken zenbakian hainbat aldagai kontsultatu daitezke, enpresaren neurria eta koronabirusak eragin duen egungo krisiaren aurreko sendotasuna lortzen dituena. Horrenbestez, datu ofizialen arabera, ikusi daiteke, adibidez, pandemia hasi zenetik gehiago jaitsi dela enpresa txiki eta mikroETE-en kopurua enpresa ertain eta handiena baino. Izan ere, maiatzean, dagoeneko, enpresa txikien kopurua -%6,4 txikiagoa zen urtarrileko eta otsaileko batezbestekoa baino. Konpainia handietan (-%2’7) eta ertainetan (-%3’7) egon dena baino askoz eroriko handiagoa.

Confebaskeko lehendakariak enpresei buruzko CEOEren goi bileraren amaieran parte hartu du, Madrilen

24-06-2020
Eduardo Zubiaurre Confebaskeko lehendakariak CEOEk Madrilen antolatutako enpresei buruzko goi bileraren itxieran parte hartu du gaur goizean. Bere hitzaldian, Euskadin koronabirusaren pandemiaren ondorioz dagoen egoera eta euskal enpresaburuen aldarrikapen nagusiak laburbildu ditu. Gainera, Confebaskeko lehendakariak “enpresen konpromisoa” nabarmendu du, ezinbestean egin beharko dugun “ahalegin kolektibo handia” dela tarteko, eta “elkarrizketa soziala eta akordioa” aldarrikatu ditu, “inoiz baino beharrezkoagoak” diren tresna gisa”.

Deskonfinamenduarekin Euskadin hazi egin da enpresa kopurua, baina oraindik pandemiaren aurretik baino 1.500 gutxiago daude

11-06-2020
Confebaskek Euskadiko enpresa kopuruaren bilakaerari buruz atera duen azken newsletterrean zehazten denez, maiatzean, martxotik apirilera bitartean galdutako euskal enpresa sarearen zati bat berreskuratu da. Zehazki, Gizarte Segurantzan izena emandako enpresen kopurua 623 enpresarekin hazi zen deskonfinamendua hasi ondoren. Maiatz baterako daturik onena da. Edonola ere, 2019ko maiatzarekin alderatuta, murrizketa 1.997 enpresakoa da, oraindik %3,4 gutxiago. Eta, maiatzean susperraldi garrantzitsu bat egon den arren, pandemiako hiru hilabeteetako datu metatuan 1.484 enpresa desegin dira, totalaren %2,5.

"Erteak luzatzea behar dugu, eta Euskadi horiek osatzeko moduan dago"

04-06-2020
El Economista egunkarian argitaratutako elkarrizketa batean, Confebaskeko lehendakari Eduardo Zubiaurrek azpimarratu du beharrezkoa dela ERTEak luzatzea, milaka enpresa eta enplegu salbatzeko: “Erteak malgutzea eta luzatzea da modu bakarra enpresek zabalik jarraitzeko, eta gutxieneko jarduera eta enplegua mantentzeko. Euskadik Erteak behar ditu, horiek osatzeko moduan dago. Laguntzak osatu daitezke, kotizazio sozialak ordaindu, eta abar, Alemania egiten ari den bezala. Horrela, 2021ean susperraldi globalerako prest egongo gara”. Ildo horretan, Zubiaurrek gogorarazi duenez, “enpresak eta enplegua salbatzeko herrialde moduan hartu beharko dugun zor handiari aurre egiteko, jokaleku orekatu bat aurkeztu dugu, eusteko eta ondoren ekonomia berraktibatzeko; horrek zorpetzea ahalbidetuko digu eta, ondoren, zentzuzko epe batean, kontu saneatuak berreskuratzea, berriro ere prest egoteko, etorkizunean antzeko neurriak hartu behar badira”.

“Gakoa da gure indarguneak aprobetxatzea urte honi eusteko eta datorrenean gure jarduera, enplegua eta ongizatea berreskuratzeko”

13-05-2020
Hainbat komunikabidetan emandako elkarrizketetan, Confebaskeko lehendakari Eduardo Zubiaurrek agerian jarri ditu euskal ekonomiaren eta, oro har, gizartearen indarguneak Covid-19ak eragindako krisiari aurre egiteko. Euskal ekonomiaren indarguneen artean aipatu ditu industria sektorea eta esportazioa, baita ere “egonkortasun instituzionala, ‘diru publikoaren’ egoera saneatua edo Kontzertu Ekonomikoa bezalako tresnak”, horiei esker Euskadiren bereziasunei egokitutako zerga politika bat diseinatu daitekeelako. “Mantendu egin behar ditugu enpresak, pertsonak, ongizate gizartearen zerbitzuak, etab. Eta, horretarako, administazioak zorpetu egin beharko dira. Zorra – zentzuzkoa eta arrazoitua – zentzuz itzuli beharko da gero, tarteka, eta etorkizuneko belaunaldiak hipotekatu gabe. Hor kokatzen da gure proposamena”.