Enpresen kopuruak Euskadin gora egin du Maiatzan, baina azkenengo 5 urtetako zenbakirik bajuena izanik

13-06-2017
Confebaskeko azkenengo txostenaren arabera, Maiatzan, Gizarte Segurantzan erroldatutako enpresen kopurua igo da Euskadin: 92 gehiago daude. Hale ere, Maiatza baterako zenbakirik bajuena da 2012tik. Igoera honekin, osorik, 59.204 enpresa daude gaur egun inskribatuta. Beste alde batetik, langile autonomoen kopuruak gora egin du baita ere Maiatzan.

CONFEBASK, HETEL, Politeknika TXORIERRI eta ADEGIren arteko itunak, “Global Training” programako 60 beka gestionatuko ditu LHko eta Unibertsitateko tituludun gazteentzat

09-06-2017
Bekak eskuratzeko orduan, honako ezaugarri hauek hartuko dira aintzat izangaien artean: praktikak egiteko enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea, horien jarduera-eremurako berariazko prestakuntza izatea eta eskainitako proiektuan eta lan-programan parte hartzeko hizkuntza-maila eta motibazioa izatea. Bekek 6 hilabete iraungo dute gutxienez eta onuradunek batez beste 1.358 € jasoko dituzte hilean. Kopuru horrekin, onuradunak helmugako lurraldera joateko gastuak, haien mantenua, ostatua eta Gizarte Segurantzako kotizazioa beteko dira. Orobat, bekak osasun-aseguru bat eta erantzukizun zibileko beste bat hartzen ditu barne praktikaldian zehar.

Confebask Unibertsitateen Euskal Kontseiluan sartu da, Iñigo Urkullu lehendakariak presiditutako bilera batean, Unibertsitate-Enpresa harremanak sustatzeko

06-06-2017
Confebaskek aukera aprobetxatu du lehen aldiz Unibertsitateen Euskal Kontseiluan parte hartu ahal izateko egitasmoagatik eskerrak emateko eta bere balioa agerian jartzeko, eta bere burua eskaini du elkarrekin lan egiteko, euskal unibertsitate sistema hobetzeko, gaur lehendakariak aurkeztu duen ‘2017-2020 Unibertsitate-Enpresa Euskal Estrategia’-ren barruan. Hezkuntza Sailak, Euskal Unibertsitate sistemako hiru unibertsitateek eta Confebaskek jardun dute Unibertsitate-Enpresa lehen euskal estrategia hau lantzen, 2017-2020ko denbora horizontearekin, bi helburu nagusirekin: ezagutza eta ikerketa transferitzea enpresaren arloan aplikatzeko, eta, horrez gain, giza kapitala prestatzea, euskal enpresen beharretara egokituta.

'Zergak eta Gizarte Segurantza direla-eta, euskal enpresek %30 ordaintzen dugu, Europako batez bestekoa %25 izanik'

04-06-2017
Gaien artean egon ziren, euskal ekonomiaren perspektiba onaz gain, gazteen etorkizuna, Euskadiko soldatak eta enpresen fiskalitatea. Azken gai horri buruz, Roberto Larrañagak dioenez, ' fiskalitatea lehiakortasuna sustatzeko tresna izan behar da, eta ezin gaitu besteekiko desberdintasun egoeran utzi’. Gehitu zuenez, gaur egun, «zergak eta Gizarte Segurantza direla-eta, %30 ordaintzen dugu Europako batez bestekoa %25 izanik». «Horri gehitu behar zaio Sozietateen gaineko tasa bertan %28koa dela, estatuan %25ekoa, eta Europan batez beste %22koa».

Confebaskek Euskadiko LH duala azaldu du Tele 5n jarraitzaile gehien dituen albistegian

02-06-2017
Confebaskeko Prestakuntzako zuzendari Asier Aloriaren lekukotza erabili du Mediaset kateak, erreportaje labur batean, Euskadiko LH dualaren sistema azaltzeko. Asier Aloriak definitu dudenez, edozein neurri eta sektoretako enpresen behar zehatzetara egokitutako sistema bat da, zeinak ‘betiko aprendizaren’ figura tradizionala gogorarazten duen, ‘baina garai modernoetara eta XXI. mendeko enpresetara egokituta’.