Lehendakariak Confebaskeko Batzorde Exekutiboa hartu du Kontseilu Nagusiaren saioaren ondoren, Eduardo Zubiaurre presidente berri duela
30-07-2019
Iñigo Urkullu lehendakariak Confebaskeko Batzorde Exekutiboa hartu du gaur goizean, Lehendakaritzaren egoitzan, elkarteko presidente berria, Eduardo Zubiaurre, buru zela. Zubiaurrek uztailaren 18an hartu zuen ofizialki Roberto Larrañagaren lekukoa, zeina karguan egon den azken lau urteotan. Bileran, Roberto Larrañagak, orain arte Confebaskeko presidente izan denak, pertsonalki esan dio agur lehendakariari, hitz hauen bidez: “Eskerrik asko zure hurbiltasunagatik; horri esker, elkarrekin lan egin ahal izan baitugu hainbat gairi buruz: enplegua, prestakuntza, etab. Nire ustez, hori guztia garrantzitsua izan da nola euskal enpresentzat, hala gure herriko garapen ekonomiko eta sozialerako”.