Enpresa pribatuak, Euskadin, krisi aurreko garaian baino egonkortasun handiagoa ematen du, estatuko batez besteko portzentajea gaindituz

17-05-2019
Euskadiko lan egonkortasuna –enplegu mugagabearen terminoetan neurtua– krisi aurreko mailatik gora dabil, handiagoa da enpresa pribatuan publikoan baino, eta gainditu egiten du sektore pribatuak Estatuan ematen duen batez bestekoa. Horra hor Confebasken newsletter berrian kontsulta daitezkeen konklusio batzuk, izan ere, Euskadiko lan baldintzen hobekuntzari enpresak egiten dion ekarpena aztertzen da, lehen zenbakian enpleguaren egonkortasuna ardaztzat hartuz. Izan ere, gaur egun, Gizarte Segurantzan afiliatuta egonik kontratu mugagabea duten pertsonen kopurua inoiz baino handiagoa da Euskadin.

Apirila hilabete txarra izan da Euskadin enpresak sortzeko, martxoan baino 211 enpresa gutxiago egon dira eta

16-05-2019
Euskadiko enpresa kopuruan izandako bilakaeraren inguruan Confebasken newsletterraren azken zenbakian xehatzen den bezala, hilabete txarra izan da apirila, bai enpresen sorkuntzan bai autonomoen kopuruan. Aurreko hilabetearekiko, guztira, Euskadin 211 firma gutxiago egon dira Gizarte Segurantzan erregistratuta. Hala, 2012tik hona izan dugun apirilik txarrena izan da igaro berri dena. Gaur egun 50.095 enpresa daude Euskadin erregistratuta, hots, duela urtebete baino %0,2 gehiago ozta-ozta. Autonomoen kopuruari dagokionez, igoera txikia izan da, 16 gehiago baino ez martxoan, eta hori da 2013tik hona apirilean izan den daturik txarrena.

ETEak Euskadin, Confebasken erradiografia osatua Radio Euskadirako

12-05-2019
Igande honetan Enpresa Txiki eta Ertainen nazioarteko eguna ospatu da. Elkarrizketan zehar (entzun osorik hemen), Pablo Martinek gogorarazi du 250 langile baino gutxiagoko enpresak – hori da enpresa txiki edo ertaintzat hartzeko gehienezko topea- “euskal enpresa sarearen %99” direla. Eta horietatik gehienak, %93k gutxi gorabehera, 50 langile baino gutxiago dituzte. “Europatik desberdintzen gaituena – argitu du Confebaskeko Ekonomiako arduradunak – ez da enpresa txikien ehuneko hori, baizik eta enpresa ertainen - 50 baino gehiago - eta firma handien - 250 baino gehiago - artean dagoen portzentajea. Hor bai, erronka bat dugu”.

Confebask, Bizkaiko AEDko emakume enpresarientzako aitortzan izan da

07-05-2019
Aurtengo edizioan, XIII.ean, Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak (AED) nahi izan du euren sektoreetan erreferentzia eta liderrak diren emakumezko enpresariak eta zuzendariak saritu. Confebaskek gaur gaueko galan egon nahi izan du, eta ordezkaritza bat bidali du, bere zuzendari nagusi Eduardo Aretxaga buru izanik. Sariak, besteak beste, Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeriak eta Cebekeko lehendakari Iñaki Garcinuñok entregatu dituzte; hain zuzen ere, Bizkaiko enpresa erakunde horrek, bere programen artean, enpresan berdintasuna sustatzeko programa bat dauka dagoeneko.

“Lan istripuak Euskadin”

06-05-2019
Euskadin Vocento Taldeak atera berri duen artikuluan Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak gogorarazi duenez, “beti esan izan dugu lan istripu ororen atzean tragedia pertsonal eta enpresarial jasanezin bat dagoela. Eta, are gehiago, istripuak heriotza eragiten badu. Aitzitik, onartuta denon helburua dela – enpresena eta langileena – istripu tasa zerora jotzea, esan beharra dago, betiko norabide “suntsitzailean” doazen mezuak gorabehera, Euskadin gai honetan gauzak hobetzen ari direla. Euskal enpresek oro har, eta Confebaskek zehazki, oso salaketa gogorrak entzun behar dituzten arren, zifrek baieztatu egiten dute hobekuntza hori. Berriro ere, ‘ekintzak’ ‘inpresioen’ aurka”.