Euskadin hondakin arriskutsuak minimizatzeari buruzko emaitzen lehen txostena aurkeztu da

04-05-2018
Lehen txosten horretan - osorik kontsulta daiteke Ihoben - enpresa praktika onen bilduma bat egiten da, horiei esker hondakin arriskutsuen sorrera nabarmen murriztu baitaiteke, betebehar bat aukera bihurtuz ingurumen kostuak murrizteko eta lehiakortasuna hobetzeko. Azterketan Confebaskek eta Adegi, Cebek eta Sea bere elkarte kideek orain dela 15 urtetik Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailarekin izan duten lankidetza nabarmentzen da.

"Ez ditugu aukerak pasatzen utziko, erosketak egiten jarraitu ahal izateko"

03-05-2018
Confebaskeko azken buletinerako Enpresa Dimentsioari buruzko elkarrizketa batean, FaesFarma farmazia produktuen euskal konpainiako lehendakari Mariano Ucarrek adierazi du gaur egungo mundu globalizatu eta aldakorrean "ez dugula epe motz/ertainean geratu nahi, harago jarria dugu begirada". Jada metatzen dugun 85 urtetako jarduera, askoz ere gehiagoren hasiera izatea nahi dugu". Euskadin burtsan kotizatzen duten 15 enpresetatik farmazia arlokoa den bakarra da FaesFarma. 1933an sortua eta egoitza Lamiakon (Leioa, Bizkaia) duena, herrialde askotan dago eta gaur egun 1.100 langile baino gehiago ditu.

"Gaur egungo 4.0 testuinguruan langileen parte hartzea naturala da, elkarren arteko lankidetza eta konfiantza proiektu bezala sortu den enpresa batean"

02-05-2018
Pasa den astean Madrilen CCOOko idazkari nagusi Unai Sordorekin batera "Langileen parte hartzea enpresetako gobernu korporatiboan" izenburuarekin ospatutako mintegian, Confebaskeko Arlo Juridiko Laboraleko zuzendari Jon Bilbaok ideia hau defendatu zuen: "gaur egungo ekonomia eta 4.0 enpresa inguruneetan, enpresa eredu klasikoak, hierarkikoa eta opakoa dena, non batzuek agindu eta besteek men egiten duten, eta pertsona soilik kolektiboaren osagai bat gehiago den, sinpleki kolapsora darama: edo partekatua den zerbaiten gisa ulertzen dugun enpresa proiektu batean lankidetzan dihardugu, edo, sinpleki, desagertzen gara".

“Enpresa seguru eta osasungarriagoa eratzea enpresa hobea eraikitzea da, errentagarriagoa eta iraunkorragoa

26-04-2018
SEGURMANIAren bihileroko buletinean emandako elkarrizketa batean – Confebaskek eta Adegi, Cebek eta Sea bere elkarte kideen egitasmo bateratua da, Osalanekin lankidetzan, Laneko Arriskuen Prebentzioaren zabalkunderako -, Iberdrolako Prebentzio Zerbitzu Mankomunatuko zuzendariak azpimarratu duenez, konpainiarentzat “segurtasunaren irizpidea lehentasunezkoa da, gure erakundetan gauzak eta lana egiteko modua baldintzatzen baitu, eta kudeaketaren arlo guztietan etengabeko hobekuntza sustatzen baitu. Laneko arriskuen prebentzioa funtsezko aldagaia da, orain, gaur bertan, gure etorkizuna eratzen doana”.

Confebaskek Osalanen 25. urteurrenean parte hartu du, laneko istripu hilgarriak %50 murriztu eta 90eko hamarkadatik beheraka doazela egiaztatuta.

23-04-2018
Laneko istripu hilgarriak eta baja eskatzen duten istripuak %50 baino gehiago murriztu dira 90eko hamarkadako batez bestekoarekiko, Osalanen datuen arabera. Datuok Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako kontseilari Maria Jesus San Josek eman ditu gaur goizean, Osalan, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Institutuaren 25. urteurreneko ekitaldian. Are gehiago, eta gertuagoko datuei erreparatuz -2000tik-, urteurreneko ekitaldirako prestatuko bideo instituzionaleko alokuzio batean, Confebaskeko Amaia Lopez Iriondok azpimarratu duenez, "Segurtasunari eta Osasunari dagokionez, Euskadiko enpresen ahalegina eta botere publikoen sentsibilitatea hain garrantzitsua izan dira, eragin maila murriztea ahalbidetu dutela.