Euskadin 10 pertsonatik 7k uste du euskal enpresariek gizarteari egiten dioten ekarpena positiboa edo oso positiboa dela.

01-03-2018
Eusko Jaurlaritzaren soziometroak iazko irailean galdera batzuk txertatu zituen " Euskadin enpresari figuraren balorazio eta aitortza soziala"-ri buruz gizarteak duen iritzia ezagutzeko. Eta, datu horietan ikus daitekeenez, 10 euskaldunetik 7k uste du gizarteari egiten zaion ekarpena positiboa edo oso positiboa dela. Lurraldeka, iritzi hori %75etik gorakoa da Araban eta Gipuzkoan; Bizkaian, berriz, %66koa. Enpresariek euskal gizarteari egiten dioten ekarpenari buruzko irudi ona handiagoa da adinean aurrerago daudenen artean, nahiz eta nagusiki positiboa izan adin tarte guztietan.

Confebaskek Kontzertu Ekonomikoaren 140. urteurrenean parte hartu du eta haren defentsarekin erabateko konpromisoa berretsi du

28-02-2018
Confebaskeko Batzorde Exekutiboko ordezkaritza zabal bat elkartu da gaur arratsaldean, Bilboko Arriaga Antzokian, Eusko Jaurlaritzak antolatutako ekitaldian parte hartzeko, Kontzertu Ekonomikoa ezarri zeneko 140. urteurrena ospatzeko.Confebaskek urteurrenarekin bat egin nahi izan du, Euskadin Kontzertu Ekonomikoak gure autogobernurako duen nabarmentasun eta garrantzi handiaren inguruan duen kontsentsu zabalaren eta adostasun ia erabatekoaren jabe izanik. Euskal enpresa konfederazioa beti izan da Kontzertuaren legezko baliozkotasun osoaren eta bere autonomia fiskalaren defendatzaile aktiboa.

Hirukide eta Confebask elkartu egin dira Euskadiko bilakaera demografikoaren ondorioez eta familiaren balioa agerian jartzeko beharraz hitz egiteko

23-02-2018
Confebaskeko eta Hirukideko –Euskadiko Familia Ugarien Elkarteen Federazioa– zuzendaritzak gaur goizean elkartu dira, euskal enpresen konfederazioaren egoitzan, Euskadin aurreikusten den bilakaera demografikoaren ondoriozko arazoak aztertzeko eta partekatzeko, izan ere, Confebasken kalkuluen arabera, besteak beste, oraingo 2017-2020 tartean, Euskadin 80.000 lagun gutxiago egongo dira lan egiteko adinean. Lehen mailako arazoa, Europako jaiotza tasarik txikienetako baten ondorioz, zeinak askotariko politiKak behar dituen hainbat arlotan.

Confebaskek positibo baloratu du ‘soldata arrakalari’ buruzko lehen bilera ea hori gainditzeko parte hartzaileekin elkarrizketa mantentzearen alde egin du

21-02-2018
Confebaskek erabateko interesa erakusten du soldata arrakalaren gaiari heltzeko eta hori deuseztatzeko irtenbideak emateko, bere iritziz, hori errotik desagertzea betekizun etikoa izateaz gain, lehiakortasunerako betekizuna ere bada gure enpresentzat, enpresa bateko lanpostu, eginkizun eta erantzukizun bakoitza horretarako prestatuen dagoen pertsonak beteko duela bermatzen duelako, generoa gorabehera. Hori dela eta, Confebaskek positibo baloratzen du bilera, interes komun bat erakutsi delako alderdi asko ukitzen dituen ‘soldata arrakala’ bezalako arazo konplexu bat konpontzeko.

Urtarrilean eraikuntza eta zerbitzu enpresen kopurua hazi da, baina industriena jaitsi egin da

15-02-2018
Confebasken azken buletinean erakusten denez, urtarrilean, enpresa kopurua abenduan zegoena baino 400 gutxiago izan arren, joan zen urtean hilabete berean zegoena baino 244 enpresa gehiago zegoen. Horrek esan nahi du urte arteko igoera %0,4 izan dela, eta azkenean Gizarte Segurantzan inskribatutako izenpeak 58.645 izan direla. Txostenak, lehendabiziko aldiz, jarduera sektoreka izandako bilakaera ere ematen du eta, ildo horretan, portaera desberdinak ikusten dira. Horrenbestez, eraikuntzaren sektoreak erregistratu du hazkunderik handiena urtetik urtera, Gizarte Segurantzan izena emandako konpainien kopuruan: %3’3 gehiago aurreko urtean baino. Zerbitzuen sektorea dago ondoren, baina ez igoera hain nabarmenarekin, %02koa izan baita soilik. Ez azkenik, industriak izan du portaerarik txarrena, erregistratutako enpresen kopurua -%0,6 izan baita.