Confebaskek Euskaliten 25. urteurrenaren ospakizunean parte hartu du, Bilboko Guggenheim Museoan

07-02-2018
Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak Euskalitek 25 urteotan egindako lana goraipatu du, adierazi duenez, “modu erabakigarrian lagundu duelako Euskadin izan dezagun kudeaketa aurreratuko enpresa kopuru garrantzitsu eta gero eta handiagoa, eta, ondorioz, gero eta lehiakorragoa. Horrek eragiten du balio eta enplegu gehiago sortzea eta gure ongizate sistema mantentzea”. Ekitaldia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturako sailburu Arantxa Tapiak presiditu du, eta bertan izan dira, gainera, Confebaskeko ordezkaritza instituzionala, bere zuzendari nagusi Eduardo Aretxaga buru zelarik, eta baita ere Euskaliteko kide diren enpresa eta erakunde ugari ere, hala nola ITP, Kutxabank, Mondragon Korporazioa, Mutualia, Euskaltel edo Asle.

Confebaskek Mexikoko Guanajuato estatuko gobernuaren ordezkaritza bat hartu du, Euskadin bisita ofizialean dabiltzala

05-02-2018
Mexikar ordezkaritzak –Guanajuato estatuko gobernuko Enplegu eta Lan Prestakuntzako idazkariorde Alberto Garcia Martinez buru zelarik– estatuaren zifra nagusiak aurkeztu dizkio Confebaski ; estatu hori herrialdearen erdian dago, eta Mexiko osoan biztanle gehien duten bosgarrena da. Guanajuatoko ekonomia herrialdeko dinamikoenetakoa da, batez ere oinetakoen sektorean (Mexikoko produkzio osoaren %71 biltzen du) eta automobilgintzan bermatuta.

“Langabe kopurua haztea inoiz ez bada ere ona, aurtengoa urtarrilik onena izan da 1992. urtetik”

02-02-2018
Confebaskeko Departamentu Ekonomiko Fiskaleko Pablo Martinek Europa Pressi egindako adierazpenetan adierazi duenez, "Euskadin langabezia 779 pertsonarekin hazi bada ere, dirudienaren kontra, datuak ez dira txarrak". Eta, gaineratu duenez, “langabe kopurua haztea inoiz ez bada ere ona, aurten urtarrila nahiko ondo portatu da, hilabete horretan dezente datu negatiboak eman ohi baititu Gabonetako kanpainaren amaieraren ondorioz. Izan ere –jarraitu du–,urtarrilerako daturik onena da 1992. urtetik”.

Confebask eta EH Bildu elkartu egin dira Euskadiko egoera sozio-ekonomikoari buruzko iritziak trukatzeko

29-01-2018
Confebaskeko zuzendaritzak, Roberto Larrañaga lehendakaria eta Eduardo Aretxaga zuzendari nagusia buru izanik, EH Bilduren ordezkaritza bat hartu du gaur goizean, Bizkaiko hiriburuan, Arnaldo Otegik eta Maddalen Iriarte, Leire Pinedo eta Iker Casanova parlamentariek osatuta. Bileran, parte hartzaileek gaur egungo egoera sozio-ekonomikoari buruzko iritziak eta ikuspegiak partekatu dituzten, eta Confebaskeko zuzendaritzak aukera baliatu du fiskalitateari, koiunturari eta euskal enpresen artean zabaltzen ari den Lan Harremanen eredu berriari buruzko txostenak entregatzeko; eredu berri horretan, enpresa proiektu partekatu moduan ulertzen da, konfrontazio eta gatazka iraunkorreko gune moduan baino gehiago, nahiz eta batzuk horri heltzen saiatzen diren.

“Generoaren araberako soldaten desoreka amaitzea, betebehar etikoa izateaz gain, enpresen lehiakortasunerako faktore argia da”

26-01-2018
“Berdintasun eredu baterantz” izenburupean, Novia Salcedo Fundazioak antolatutako solasaldiak, besteak beste, Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañaga, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Altolazabal eta Europar Batasuneko Kontseiluko Aukera Berdintasuneko arduradun Cristina Gallach elkartu ditu. Roberto Larrañagak zera baieztatu du: “soldata ‘desoreka’ edo ‘desberdintasuna’ egoera zitala da gurea bezalako gizarte aurreratu batentzat”, eta, defenditu duenez, “enpresaren helburu nagusia da guztiok enpresan erabat sartzea, izan gizon zein emakume, norberaren gaitasunetik eta ahaleginetik ez datorren diskriminaziorik eta diferentziarik gabe. Ildo horretan, betebehar etikoaz gain, soldaten arteko desoreka amaitzea eta aukera berdintasuna sustatzea lehiakortasunerako baldintza argia da.