INEk egin berri dituen bi estatistikak diotenez, Euskadi da soldatarik altuenak dituen Erkidego Autonomoa, eta bertan igo da gehien lanaren prezioa krisian zehar.

14-11-2017
INEk egin berri dituen estatistikak Euskadi jartzen dute erkidego autonomoen artean lehen postuan batez besteko soldatei dagokienez, –Madrilen batez bestekoaren gainetik–, eta 2018 - 2015 adian eskulanaren prezioa gehien igo den erkidego autonomoa ere bada. Lehenengo estatistikak INEk landutako Biztanleria Aktiboaren Inkesta (BAI) hartzen du erreferentziatzat, 2016ko abenduaren erreferentziarekin, neurtutako azken urtea hori baita. Bigarren estatistikari dagokionez, hori ere INEk egindakoa izanik, lanaren prezioen indizea aztertzen du (LPI); urtero egiten den txostena da, eta bere helburua da eskulanaren prezioak denboran duen aldaketa neurtzea, soilik lan merkatuaren presioak kontuan hartuta, hau da, prezio horri ez diote eragiten egindako lanaren kalitateak edo kantitateak.

Confebaskek eta bere elkarte kide ADEGI, CEBEK eta SEAk lanean Segurtasuna eta Osasuna optimizatzeko egitasmoak bultzatzen dituzte, Osalanen laguntzarekin

14-11-2017
Confebaskek, ADEGI, CEBEK eta SEA bere hiru erakunde fundatzaileekin batera, eta Osalanen babesarekin, hainbat egitasmo abiarazi ditu lanpostuetan laneko arriskuen eta osasunaren prebentzio politika indartzeko asmoarekin. Helburua da laneko arriskuen prebentzioa ez dadila ikusi derrigor bete beharreko arau eta baldintzen bilduma huts moduan. Asmoa da, Confebaskeko Amaia Lopez Iriondoren hitzetan, ”laneko arriskuen prebentzioa kontzeptu samur moduan ikustea, enpresan erraz aplikatzekoa, eta pertsonengana zuzenduta”. Aurreikusitako egitasmoen artean, gaiari buruzko webgune berezi baten sorrera dago: SEGURMANIA - http://www.segurmaniazurekin.eus -

Euskadin erregistratutako enpresen kopurua jaitsi egin da, duela 5 urtetik izan den urririk okerrenean.

13-11-2017
Iraileko hazkunde handiaren ondoren, urrian Euskadin 160 enpresa gutxiago daude Gizarte Segurantzan inskribatuta aurreko hilabetearekin alderatuta; 2012tik urrian dagoen daturik txarrena da. Eta, gainera, alde nabarmena dago orain dela urte bateko zifrarekin, 2016ko urrian 516 enpresa gehiago erregistratu baitziren. Urtearteko terminoetan, erregistratutako konpainien kopuruan 67ko jaitsiera dago, -%0,1, guztira de 58.921 izanik Gizarte Segurantzan inskribatuta daudenak.

“Zerga enpresari, ez enpresaburuari”

09-11-2017
Gaur goizean Correo egunkariak argitaratutako artikulu batean, Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak azpimarratzen duenez, “zerga erreformaren proposamena galdutako aukera bat da, inbertsio eta enplegu gehiago sortzeko dirua kentzen duena”. Larrañagak azpimarratu duenez, “lehiakortasunaz hitz egiten ari gara, enpresatik irten eta itzultzen ez den diru batez. Lurralde erkidean indarrean dagoen tasarekiko 3 punturen aldearen ondorioz, euskal enpresek , abiapuntuan, ‘koltxoi’ txikiagoa dute auzo lurraldeetako lehiakideek baino inbertsioa eta enplegua sortzeko gastatzeko. Hori guztia, ez dezagun ahaztu, testuinguru orokor batean, zeinean gero eta kezkagarriagoa den enpresen marjinen jaitsiera, berez, bideragarritasuna gehiago bihurritzea eragingo duena.

Confebaskeko lehendakariak ekonomia, euskal enpresa eta epe ertainerako perspektibei buruzko hitzaldi bat eman du Europa Forumean

07-11-2017
Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak hitzaldi bat eman du gaur goizean, euskal erakundeak eta enpresak ordezkatuz bertaratutako 300 gonbidatu baino gehiagoren aurrean. SEA Arabako Enpresarien lehendakari Pascal Gomezek egin du aurkezpena –laburpen txiki bat egin du Larrañagaren bizitza profesionalari buruz, eta bere elkarlan, lidergo eta izaera profesionala nabarmendu ditu, Confebaskentzako aktibo handi moduan–, eta Roberto Larrañagak lau atal handitan oinarritu du bere hitzaldia: koiuntura ekonomikoa, negoziazio kolektiboa, zergak eta enpresen lehiakortasuna, eta etorkizuneko erronkak.