EAEko hogei langile baino gutxiagoko lau enpresatik batek baino ez du merkataritza elektronikoa egiten

02-01-2019
Confebasken Enpresa Dimentsioari buruzko Newsletteraren azken zenbakian zehazten denez, 20 langile baino gutxiagoko enpresen %24-%26k baino ez dute egiten merkataritza elektronikoa, eta 50 langile baino gehiagoko firmetan, berriz, %33 baino gehiago dira egiten dutenak. Zenbaki honetan, Confebaskek EAEko Informazioaren Gizartearen eta Enpresa Dimentsioaren arteko harremana aztertzen du. Eta, agerian geratu denez, enpresen sare eta truke elektronikoko ekipamendua nabarmen hobetzen da dimentsioaren arabera.

Confebaskek %2,5eko hazkundea aurreikusi du 2019rako, eta langabezi tasa %8tik behera egotea, Eurogunearekin bat eginda

27-12-2018
Aurkeztu berri den Koiuntura Ekonomikoaren txostenean, Confebaskek 2019rako aurreikusi du euskal ekonomia %2,5 haziko dela, 2018an baino lau hamarren gutxiago. Gainera, 2019an euskal ekonomiak berriro ere enplegua sortu eta langabezia murriztuko du. Ildo horretan, 2019rako, Confebaskek aurreikusten du Gizarte Segurantzan 14.000 afiliatu gehiago egongo direla (+%1’5), eta langabezi tasa (Eustat) %7’5era jaitsiko dela, hau da, 2008tik dagoen tasarik txikiena, Eurogunerako aurreikusitakoaren pare. Urtearen amaierarako, aurreikuspena da Euskadik krisiaren aurreko enplegu maila berreskuratuko duela, 976.000 langile okupaturekin.

Euskal fundizioek sortzen dituzten hondakinen %75 birziklatzea espero dute 2020rako

19-12-2018
Confebasken euskal enpresari eta Ingurumenari buruzko azken buletinean jasotzen denez, EAEko fundizioek – gaur egun estatu osoan daudenen %80 dira – 2020rako erronka moduan jarri dute sortzen dituzten 166.000 hondakin tonetatik %75 birziklatzea. Hori da Newsletter, honetan osorik irakur daitezkeen albisteetako bat, eta, gainera, Confebasken eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza gogorarazten da, datorren hamarkadan ‘ekonomia zirkularra ‘ delakoa garatzeko.

“Enpresek ezin dugu gure gain hartu lan kostuak %3 handitzea BGAE-ekin, gobernuak eskatzen digun bezala”

17-12-2018
Atzo Correo egunkariak argitaratutako elkarrizketa batean Confebaskeko presidente Roberto Larrañagak adierazi zuenez, enpleguko pentsio planak jartzeko diputazioek eta Eusko Jaurlaritzak egindako eskaerari dagokionez , “enpresek ezin dugu gure gain hartu BGAE-en kostua, gobernuak eskatzen digun bezala: ezin dugu jasan soldatak %3 igotzea, argi eta garbi”. Beste aldetik, Confebaskeko lehendakariarentzat, “faltan botatzen dugu akordiorako espiritu handiago izatea Pedro Sanchezen aldetik".

“Gure enpresaren segurtasunerako dugun erronkarik handiena gu geu gara”

12-12-2018
Urtebete bete berritan, Segurmaniaren Newsletterraren azken zenbakiak – proiektua Confebaskek eta Adegi, Cebek eta Sea elkarte kideek gidatzen dute, Osalanen lankidetzarekin – elkarrizketa bat jasotzen du Siemens Gamesako Segurtasun, Osasun eta Ingurumen zuzendari Iñigo Ardanazekin, zeinean azaltzen baitu konpainiak gai horretan dituen hurrengo erronkak eta lantaldeetan prebentzioaren kultura nola sustatzen duten. Ildo horretan, Ardanazek dioenez, Laneko arriskuen Prebentziorako erronka nagusia “gu geu gara: Langileak, arduradunak, teknikariak beraiek… Kontzientzia prebentiboa bultzatu behar dugu.