Nitaz

Roberto Larrañaga, presidente de Confebask

Eibarren (Gipuzkoa) jaio nintzen 1958an; dena dela, Gasteizen bizi naiz 1981etik.

Nire jarduera profesionala sustapenaren eta eraikuntzaren sektoreari loturik egon da tradizionalki; izan ere, Araban tradizio eta sustrai sendoko enpresa bat zuzendu dut: ZIKOTZ SA, non kontseilari delegatua naizen. Era berean, enpresa arloko mundu asoziatiboarekin ibili naiz luzaroan konprometituta.  SEAko Zuzendaritza Batzordeko eta bertako Lan Segurtasun eta Osasun Batzordeko kide izan naiz; baita Arabako Merkataritza Ganberako Batzorde Betearazleko eta Osoko Bilkurako kide ere, eta UNECAko lehendakari ere bai (Arabako Eraikuntzako Enpresarien Batasuna) 2002tik 2010era bitartean.

Euskal Enpresarien Konfederakuntzako (Confebask) lehendakari kargua 2015eko uztailaren 20an hartu nuen; dena den, 12 urte lehenagotik nintzen Batzorde Betearazleko eta Kontseilu Nagusiko kide, erakundeko Laneko Segurtasun eta Osasun Batzordeko lehendakaria izateaz gain. Confebaskeko lehendakaria naizen aldetik, CEOEko Zuzendaritza Batzordeko eta Batzorde Betearazleko kidea ere banaiz; baita Innobasqueko lehendakariordea ere.

Bestalde, Saski Baskoniako bazkidea eta zuzendaria naizenez gero, oso konprometituta sentitzen naiz kirolaren munduarekin.

Blog hau martxan jarrita, nire asmo apala zera da: enpresaren mundua euskal gizarteari pixka bat gehiago hurbiltzea, eta, horretarako, bertako enpresarien kolektiboaren hausnarketa, kezka eta erronkei ahotsa ematea.

Euskal enpresariak ordezkatzeaz harro nagoen une honetan, uste dut inportantea dela haien iritzia hobeto ezagutu, jaso eta –espero dut– baloratzea. Batetik, horrela Euskadiren pluraltasun soziala aberasten delako; bestetik, bere enpresen lana eta enpresok bultzatzen dituen kolektiboaren lana ezagutzen duen gizartea gizarte aberatsago eta garatuagoa delako, eta ongizate eta aurrerapen kolektibo handiagoa sortzen duelako.


Jakina, espazio hau zuen esku jarri nahi dut zuen iruzkina, ekarpena, iradokizuna eta, hala badagokio, kritika eraikitzailea egin dezazuen, jakinik hori ere lagungarri izango dugula elkar ezagutzeko helburua lortzeko bidean.


Ongi etorri.