Plan estrategikoa

Misioa, bisioa eta balioak

Confebasken misioa da euskal enpresarien interesak ordezkatu eta defendatzea, erakunde fundatzaileen premia, espektatiba eta eskaerei erantzunak emanez eta lurraldez gaindi jardunez.

Horretarako, solaskidetza lanak egiteaz gain, gizarte, lan eta ekonomia egitasmoak sustatzen ditu arlo instituzionalean, erakunde fundatzaileekin koordinatuta.

Etengabeko hobekuntzan, eraginkortasunaren bilaketan eta erantzukizun sozialean oinarritutako kudeaketa sistema bat aplikatzen dugu.

Konfederazioaren bisioan sartzen da euskal gizartean erakunde erreferente eta eragin handikoa izatea:

  • Enpresaren rola balioan jarriz, enplegua eta ongizatea sortzen eraginkorki laguntzen duen eragile gisa.
  • Pertsonek enpresa proiektuan daukaten inplikazioa eta konpromisoa ahalbidetuz, enpresa kulturaren aldaketa sustatzen duen eragile gisa.
  • Euskadiko itun sozialaren katalizatzaile gisa, krisi ekonomikotik ateratzen laguntzeko, lurralde erakundeen ekintza batasunetik abiatuz.
  • Enpresa arloko asoziazionismoaren elementu bultzatzaile gisa.

Hauek dira Konfederazioaren balioak:

ERRESPETUA: erakundean iritziak aske adierazteko eskubidea eta betebeharra errespetatzea, aurkako iritziak ere hor egongo direla onartuz.

GARDENTASUNA: erakundearen irudi zintzoa transmititzeko betebeharra.

TALDE LANA: helburuak betetzen ahalegintzea, erakunde fundatzaileekin batera jardunez.

ALDAKETARAKO ORIENTAZIOA: gure burua etengabe berrasmatuz joateko, eta gure interes taldeen behar eta aurreikuspenei aurrea hartu eta erantzun egoki eta arina emateko.

HURBILTASUNA: interes taldeen benetako arazo eta beharrei erantzutea, entzute aktiboko jarrerari eutsiz.

KONPROMISOA: hartutako erabakiak errespetatzea eta modu aktiboan inplikatzea erabaki horiek betetzeko orduan.

ERAGINKORTASUNA: baliabideak modu optimoan kudeatzea, une bakoitzeko beharretara egokituz.

Ildo estrategikoak

Hona hemen Confebasken 2013-2015 aldirako Plan Estrategikoan ezarri diren lehentasunezko jardute ildoak:

  1. Rol instituzionala indartzea
  2. Enpresariaren rola duintzea
  3. Enpresa, enplegua sortzen duen aldetik, balioan jartzea
  4. Bai konfiantzan bai pertsonek enpresa proiektuan duten inplikazioan eta konpromisoan oinarritutako kultura aldaketa bat sustatzea enpresetan
  5. Sindikatuekiko harremanak indartzea
  6. Enpresa arloko kultura asoziatiboa indartzea
  7. Bazkide fundatzaileen espektatibei eta eskaerei erantzutea
  8. Pertsonekiko konpromisoa