Confebask Terrorismoaren Biktimen Europako Egunaren deialdira joan da, ‘bidegabea izan zen’ lemapean

acto víctimas 11M

Confebaskeko ordezkaritza Deustuko Errektorearekin, besteak beste, elkarretaratzean

Confebaskeko eta bere elkarte kide  Adegi, Cebek eta Seako ordezkaritza batek Eusko Jaurlaritzak antolatutako ekitaldi batean parte hartu dute gaur goizean, Terrorismoaren Biktimen Europako Egunaren ekitaldi ofizialaren bezperan, "Fue injusto. Gizartea eta biktimak, elkarrekin oraina eta etorkizuna eraikiz". Bertaratutakoen artean zeuden Roberto Larrañaga, Confebaskeko lehendakaria, Iñaki Garcinuño, Cebekeko lehendakaria, Gregorio Rojo, SEA eta Confebaskeko lehendakariorde eta Eusko Ganberak-eko lehendakaria; Eduardo Aretxaga, Confebaskeko zuzendari nagusia eta Francisco Javier Azpiazu, Cebekeko idazkari nagusia.

Ekitaldia Bilboko  Indautxu plazan egin da, eta bertan izan dira ordezkari instituzional eta sozial ugari, terrorismoaren kolektibo eta biktimen hainbat ordezkarirekin batera. Kontzentrazioaren amaieran Iñigo Urkullu lehendakariak hitzaldi instituzionala egin du, eta kontzentrazioaren lema nabarmendu nahi izan du.