Langabezia %5 baino gehiago jaitsi da Euskadin azken urtean, eta afiliazioa ia %2 igo da

Lanbiden langabeziari buruz azaroan erregistratutako datuak
Lanbide

2018-12-04

Europa Pressi egindako adierazpenetan, Confebaskeko Departamentu Ekonomiko eta Fiskaleko kide Pablo Martinek nabarmendu du langabeziari eta afiliazioari buruzko azaroko datuek baieztatzen dutela euskal lan merkatuaren "eboluzio ona": langabeziari zein Gizarte Segurantzako afiliazioari buruzko datuak positiboak izan dira”.

Martinek azpimarratu du langabe kopurua sektore guztietan jaitsi dela, lehen sektorean izan ezik, eta, beraz, langabeziak “urte askotatik hona” dakarren “beheranzko joera” berretsi egin da.  Azpimarratu duenez, langabezia %5 baino gehiago murriztu da aurreko urtearekin alderatuta, eta horrek baieztatzen du “EAEko lan merkatuak aurten daukan portaera ona”. Gaineratu duenez, horrekin batera, Gizarte Segurantzako afiliazioa berriro igo da, estatuan jaitsiera gertatu den bitartean.

Confebaskeko kideak gogorarazi du  2017ko azaroarekiko 18.000 afiliatu berri baino gehiago kontabilizatu direla, hau da, %2ko hazkundea iazko datuekiko, eta hori ere “jarduera sektore guztietan” gertatu da".