Noticias

Confebaskek positibotzat jo ditu Elkarrizketa Sozialaren Mahaian lortutako akordioak, enpresa antolakundeak luzaroan egindako eskaerei erantzuten baitiete

22-11-2022
Confebaskeko presidente Isabel Bustok Elkarrizketa Sozialaren Mahaian (ESM) lortutako akordioei buruz komunikabideei egindako adierazpenetan esan duenez, “gure balorazioa ezin da positiboagoa izan, Confebaskek luzaroan egindako eskaerei erantzuten baitie”. Isabel Bustok akordio horiek zertan dautzan laburbildu du: “alde batetik, langileen profil profesionala ekonomia berriaren eskaeretara egokitu nahi dute, langileen Prestakuntza eredu propio batekin, zeina ezinbestean dinamikoa, arina eta malgua izan behar den. Gai horretan, dakizuenez, aspalditik ari gara tematzen, eta, azkenean, elkarrizketa sozialaren mahai honetan adostu ahal izan dugu”. Bigarren akordioari dagokionez, Confebaskeko presidenteak nabarmendu du “euskal enplegu sistema ordenatu eta hobetzen duela, baita horren gobernantza ere, eta Confebaskek aspalditik eskatu izan duela hori”.

“Euskadin gure Lanbide Heziketaren alde egiten jarraitu behar dugu, eta horren bidez prestatzea aukeratzen duten gazteen alde”

22-11-2022
Isabel Busto Confebaskeko presidenteak, gaur goizean egin den Euskal Enpresa&LHaren urteroko ekitaldian, “enpresek, prestakuntza zentroek, irakasleek eta ikasleek enpresa eta herrialde gisa lehiakortasunerako estrategikotzat jotzen dugun eredu baten alde egindako ahalegina eta apustua” nabarmendu ditu. “Lanbide Heziketako seigarren euskal plana onartu berri da, eta hori helburu bera duen lankidetza horren adibide argi bat da: estatuan eta Europar Batasunean dagoeneko erreferentea den eredu bat finkatzea, inplikazio kolektiboari esker”. Euskaldunan zeuden 600 gazte ingururi zuzenduta, Confebaskeko presidenteak gogorarazi die “euskal enpresen enplegu eskaintza gehienen profila Lanbide Heziketarekin lotuta dagoela, erdi mailakoa zein goi mailakoa izan. Beraz, oso aukera ona aukeratu duzue. Enpresek zuen prestakuntzan inbertitzen jarraitu behar dugu. Gure Lanbide Heziketaren alde egiten jarraitu behar dugu eta horren bidez prestatzea aukeratzen duten gazteen alde. Eta are gehiago talentuan gero eta eskasia handiagoa dela kontuan hartuta”.

Gizarteak euskal enpresetan duen konfiantza azken 20 urteetako zifrarik altuenera iritsi da, eta alderdi, sindikatu eta komunikabideei buruz duena baino handiagoa da

16-11-2022
Confebaskek positibotzat jo ditu Euskal Soziometroaren emaitzak (76. zk., 2022ko martxoa), zeinean ‘zenbait instituziorekiko konfiantza mailari’ buruz galdetzen baita. Galdera horri erantzunez, nabarmentzekoa da euskal enpresak berretsi egiten duela Euskadin gehiengo sozialak duen konfiantza, eta, hain zuzen ere, serie historiko osoko puntuaziorik altuena lortu du, 1999an lortutakoa gaindituz. Halaber, Soziometroaren datuen arabera, euskal enpresarekiko konfiantzaren ehunekoa (%60) handiagoa da euskal gizarteak beste instituzio batzuei ematen diena baino, hala nola sindikatuei (%46), komunikabideei (%36), alderdi politikoei (%20) edo EBri berari (%58) ematen diena baino.

“Garrantzitsua da Euskadiko LHak lankidetzan eta euskal enpresen beharrei erantzuten jarraitzea”

07-11-2022
LHko euskal kontseiluaren osoko bilkurak, Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak presidituta, argi berdea eman dio Lanbide Heziketaren 6. Euskal Planari, tartean diren gizarte eragileen akordioarekin, horien artean Confebask, zeinak modu aktiboan parte hartu baitu plana idazten. Onartu ondoren egindako adierazpenetan, Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxagak nabarmendu duenez, “dokumentu honek Euskadiko Lanbide Heziketa gidatuko du datozen 3 urteetan, eta jarraipena emango dio aurreko bost planetan eraikitakoari. Ildo horretan, garrantzitsua da Euskadiko LHak lankidetzan eta euskal enpresen beharrei erantzuten jarraitzea, batez ere ETE-ei, talentuaren, etengabeko prestakuntzaren edo berrikuntzaren arloan. “Halaber – jarraitu du Eduardo Aretxagak –, garrantzitsua da baita ere are erakargarriagoa egitea euskal gazteentzat".

“Talentua erakartzeko ‘Basque Talent’ estrategia bateratua behar dugu, erronka demografikoari aurre egin ahal izateko”

24-10-2022
urteroko ekitaldia berreskuratu dute, behin Covidaren eraginez jarritako murrizketak gaindituta. Hau izan da aurten aukeratutako gaia: “Euskal enpresak erronka demografikoaren aurrean”. Jardunaldian, enpresetako eta erakunde publikoetako ordezkari kopuru handi baten aurrean, Confebaskeko presidente Isabel Bustok gogorarazi duenez, "Euskadin ditugun datuek Europar Batasunako herrialdeetatik balantze demografiko okerrena duten herrialdeen artean kokatzen gaituzte. Euskadi, gaur egun, Europar Batasunean 65 urte baino gehiagoko biztanleak dituen bigarren lurraldea da, aurretik bakarrik Italia dugula. Alegia, gizarte zaharkitua gara, Europako jaiotza tasa txikienetakoa duena eta, gainera, azken urteotan lan egiteko adinean dauden pertsonen kopurua arian-arian murrizten doala ikusten ari gara”. Testuinguru horretan, hau ziurtatu du Confebaskeko presidenteak: “herrialde estrategia behar dugu, “Basque Talent estrategia" bezalakoa, guztion artean diseinatutakoa, hau da, erakunde publikoekin, enpresekin, unibertsitateekin eta oro har hezkuntza sistemarekin batera, herrialdearen ikuspegi bateratua eta transbertsala izango duena eta aurrean dugun erronka menderatzea ahalbidetuko diguna”.