Noticias

Lehendakariak Confebaskeko Batzorde Exekutiboa hartu du

04-11-2020
Iñigo Urkullu lehendakariak Confebaskeko Batzorde Exekutiboaren ordezkaritza bat hartu du gaur goizean Lehendakaritzan, kideak izanik Eduardo Zubiaurre presidentea, Eduardo Aretxaga zuzendari nagusia eta erakunde kideetako presidenteak, Adegi - Eduardo Junkera -, Cebek - Iñaki Garcinuño - eta Sea Empresas Alavesas - Pascal Gomez -. Topaketan, Confebaskeko ordezkaritzak Euskadiren gaur egungo koiuntura ekonomikoa eta enpresariala laburtu dio lehendakariari, oso baldintzatua Covid-19aren krisiagatik. Edonola ere, gaur egungo egoera gorabehera, Confebaskeko presidente Eduardo Zubiaurrek beste mezu bat ere helarazi nahi izan dio lehendakariari, hau da, “itxaropen mezua, euskal enpresarien artean konbentzituta gaudelako egoera hau ere gaindituko dugula.

“Oso garrantzitsua da denok bat eginda egotea eta ulertzea enpresaren segurtasuna eta osasuna denon eta denontzako zerbait dela”

28-10-2020
Segurmania Confebaskek eta bere hiru erakunde fundatzaileek - Adegi, Cebek eta SEA - Euskadin laneko prebentzio eta osasun kulturari buruz sortutako ekimen bat da, Eusko Jaurlaritzaren eta Osalanen babesa dauka, eta bere ohiko newsletterraren zenbaki berri bat argitaratu berri du. Oraingoan, elkarrizketaren atalean Ainara Barrio dago, Jaz-Zubiaurreko Prebentzio eta Kalitate arduraduna. Azaltzen duenez, “Prebentzioaren arloan dugun Politika gure langileen Segurtasunari eta Osasunari eragin diezaieketen arriskuak ezabatzera edo minimizatzera zuzenduta dago. Oso garrantzitsua da denok helburuekin bat eginda egotea eta, horretarako, Segurtasuna eta Osasuna denon eta denontzako zerbait dela ulertu behar dugu”.

“Ekonomia epe labur, ertain eta luzera berraktibatzeko beharrezkoa da hazkunde jasangarriko eredu berri bat”.

26-10-2020
Confebaskeko lehendakari Eduardo Zubiaurrek elkarrizketa eman du Confebaskek Ingurumenari buruz argitaratu berri duen Newsletterraren azken zenbakirako. Elkarrizketan Zubiaurrek gogorarazi duenez (ikusi osorik hemen), “euskal enpresak ingurumenarekin duen konpromisoa aspaldikoa da: oraintxe bertan, euskal industriak orain dela berrogei urte halako bi ekoizten du, eta 80ko hamarkadan sortzen zituen hondakinen bosten bat sortzen du. Konpromisoa, beraz, irmoa izan da eta da, pandemia gorabehera. Garapen jasangarria, beraz, ez da aukera bat, derrigorrezkoa da ‘balio erantsia’ duen ekonomia bat izaten jarraitu nahi badugu".

Hazi egin da enpresa kopurua aurreko hilarekin alderatuta, baina oraindik otsailean baino 1.115 gutxiago daude, eta autonomoen kopuruak bere horretan jarraitzen du

13-10-2020
Confebaskek Euskadiko enpresa sarearen bilakaerari buruz argitaratu duen azken buletinean zehazten denez, irailean enpresa kopurua hazi egin da abuztuarekin alderatuta, 902 enpresa gehiagorekin, hil horretan ohikoa denez, baina autonomoen erroldan ez bezala, horrek dinamismo urria erakutsi baitu. Izan ere, irailean, autonomoen kopuruak Euskadin soilik 7 pertsonarekin hazi zen, hau da, beste irail batzuetan baino hazkunde txikiagoa izan da. Gaur egun, Euskadin, guztira 168.841 autonomo daude erroldatuta, otsailean baino 1.403 gutxiago, eta, horrenbestez, 2002. urtetik mailarik baxuenean daude.

Pandemiaren eragina orokorra den arren, badirudi Euskadiko enpresa handiek hobeto eusten diotela

01-10-2020
Confebaskek Enpresa Dimentsioari buruz ateratzen duen Newsletterraren azken zenbakian kontsultatu daitekeenez, gertatzen ari den kalte orokorra gorabehera, badirudi Euskadiko enpresa handiak hobeto eusten ari zaiela Covid-19aren pandemiak eragindako krisiari. Horrenbestez, batez beste, enpresa txiki eta ertainek baino zifra hobeak aurkezten dituzte merkatuaren, eskarien, ahalmen produktiboaren erabileraren, fakturazioaren eta esportazioen bilakaeran. Inkesta ekainetik uztailera bitartean egin zen, Confebaskeko Adegi, Cebek eta Sea elkartekideen lankidetzarekin. Lortutako datuen arabera, enpresa handiak dira – mikroenpresekin batera – merkatuaren egoera ondoen ikusten dutenak.