Noticias

Bigarren hilez jarraian hazi da Euskadin Gizarte Segurantzan inskribatutako enpresen kopurua

11-11-2019
Confebaskek Euskadiko enpresa sarearen bilakaerari buruz atera duen azken buletinean kontsultatu daitekeenez, EAEn gizarte Segurantzan inskribatu diren enpresen kopurua hazi egin zen urrian, bigarren hilez jarraian, irailean baino 83 gehiago baitira: guztira, 58.883 enpresa. Zifra hori aurreko urteko hilabete berdinean baino 108 enpresa baino gutxiago bada ere, urriko daturik onena da 2016tik.

Euskadin murriztu egin da lan istripuen eraginaren mila langileko indizea

04-11-2019
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak urrian argitaratu du 2018ko Lan Istripuen eta Gaixotasun Profesionalen gaineko Urteko Txostena. Osalanek egiaztatu du eraginaren indizea 38,01etik 37,55era jaitsi zela 1.000 langileko istripu bajadunen artean, hau da, -%1,2 murriztu zen. Horrez gain, 2011-2018 aldirako gaixotasun profesionalen eragin indizeak -%17ko murrizketa bateratua aurkezten du. Osalanen txostena Confebasken Laneko Segurtasun eta Osasunari buruzko azken Newsletterrean kontsultatu daiteke.

“Enpresa lehiakorrak izan ezean ez dugu gizarte oparo bat izango, eta elkarrizketa sozialik eta kontsentsurik gabe zaila da ongizatea mantentzea”

21-10-2019
Deia egunkarian argitaratutako elkarrizketa batean, Confebaskeko lehendakari Eduardo Zubiaurrek gogorarazi duenez, besteak beste, “Euskadi herrialde industrial bat da, eta argi eduki enpresa lehiakorrak izan ezean ez dugula gizarte oparo bat izango, eta elkarrizketa sozialik eta kontsentsurik gabe zaila dela ongizatea mantentzea". Elkarrizketan zehar, halaber, Zubiarrek epe labur eta ertainera dagoen erronka handietako bat nabarmendu du, eta hori pertsonak falta direla da, bai kopuruari dagokionez, bai euskal enpresa sareak behar duen kualifikazioari dagokionez. Ildo horretan, adierazi duenez, “Euskadin, gaur egun, ez dago prestatuta egonik lanean ari ez den jenderik.

Euskadin enpresa eta autonomoen kopurua hazi egin da, eta azken urteetako irailik onenetakoa izan da

17-10-2019
Confebasken iraileko enpresa buletinean irakur daitekeenez, Gizarte Segurantzan inskribatutako EAEko enpresen kopurua 808 enpresarekin hazi zen abuztuarekin alderatuta, guztira 58.800 enpresa izateraino. Aurreko urteko hilabete berdinarekin jaitsiera txiki bat izan duen arren (-%0,4), irail baterako daturik onenetako baten aurrean gaude, nahiz eta ez dituen 2017koa eta 2018koa berdintzen, horiek bereziki onak izan baitziren. Autonomoen kopuruaren bilakaerari dagokionez, Euskadin irailean 417 autonomoren hazkundea izan du abuztuarekin alderatuta, hau da, azken urteetako irailik onenetakoa izan da, erregistratutako 170.000 autonomoen mugatik gertu.

Urkullu lehendakariak presiditu du Euskararen Aholku Batzordearen bilera, eta Confebaskek ere parte hartu du

09-10-2019
Iñigo Urkullu lehendakariak presiditu du, gaur arratsaldean Bilbon, Euskararen Aholku Batzordearen osoko bilkura, zeinean elkartzen baitira hainbat solaskide sozial, ikertzaile, ordezkari instituzional eta ekonomiko –horien artean Confebask–, egoerari buruzko ahalik eta diagnostikorik zehatzena egiteko, eta estrategiak lantzeko, euskal gizartearen esparru guztietan hizkuntzaren erabilera bultzatzeko. Ildo horretan, gaur arratsaldeko bileran, Kontseiluak azterketa bat ezagutarazi du, arlo sozio-laboralean euskararen erabilera hobetzeko plan bat prestatzeko aurrelan gisa, bereziki enpresa pribatuaren arloan.