Noticias

Euskadiko enpresa handien batez besteko soldata batez besteko orokorra baino %20 handiagoa da eta gehiago igo da krisian zehar

15-05-2017
Enpresaren dimentsioak langileen soldatarekin ere badu harremanik. Confebaskek bere Enpresa Dimentsioaren Newsletter zenbaki berrirako 2015eko datuekin egin duen azterketak batek jasotzen duenez, Euskadin, 200 langile baino gehiagoko konpainien batez besteko soldata 32.193 eurokoa zen, enpresa guztien multzoan baino %20 gehiago, hura 26.765 eurokoa izan baitzen.Confebaskek Enpresa Dimentsioan argitaratu duen azken Newsletterrak hainbat gai interesgarri lantzen ditu, hala nola hazkunde enpresarialen prozesuak babesten dituen Eusko Jaurlaritzako Innobideak-Lehiabide programaren xehetasunak; konpainien tamainaren garrantzia azpimarratzen duten bi azterketa berri; eta haztearen aldeko apustua egin duten bi euskal enpresaren adibideak.

Confebaskek eta ADEGI, CEBEK eta SEA bere elkarte kideek, Eusko Jaurlaritzarekin batera, promozio kanpaina bat abiarazi dute Euskadiko LH dualean enpresa gehiago sartzeko

12-05-2017
Eusko Jaurlaritzak, Confebaskek eta Euskadiko LH ikastetxeek prestakuntzaren arloko 25 urteko lankidetza sakona aprobetxatzen dute, euskal enpresen artean ‘Etorkizuneko LH’: eredu duala esaten zaiona bultzatzen jarraitzeko; horren bitartez, enpresak edo sektoreak behar dituen gaitasun berezietan prestatzen dira ikasleak eta, gainera, gazteei lan irteera zabala eskaintzen zaie. 1.800 euskal enpresak baino gehiagok eta Lanbide Heziketako ikastetxeetako 2.000 ikaslek baino gehiagok dagoeneko hartu dute parte programan, indarrean daraman 5 urteetan. Ikasturte honetan bakarrik, 1.300 ikasle inguru ari dira LH duala egiten 800 enpresatan gorabehera, hau da, ikasleen kopurua hamar aldiz biderkatu da eta firma parte hartzaileak zazpi aldiz, 2012. urtean programa abiarazi zenetik.

Eduardo Aretxaga: ‘Tarifa elektrikoari buruzko akordioak amaiera jarri dio gure enpresak lehiakortasunean nozitzen ari ziren kalteari’

04-05-2017
Confebaskeko zuzendari nagusia pozik ageri da Euskadiko tarifa elektrikoa estatuan dagoenarekin parekatzen duen akordioagatik. ‘Urte asko daramagu lehiakortasunaren desabantaila hori deuseztatzeko eskatzen’, gehitu du. Sarearen voltaje bereziagatik Euskadin aplikatzen den tarifa elektriko bereziaren ondorioz, kontsumo elektriko intentsiboa duten euskal enpresek –siderurgikoak, fundizioak, zementu fabrikak, paper fabrikak…– urtero 50 milioi euro inguruko gainkostua ordaintzen dute, ‘errepikatu izan den gastua –dio–, orain beste premia batzuetara bideratu ahal izango dutena’.

Confebaskek positibo baloratu du EAJk eta PPk kupoari buruz Madrilen lortutako akordioa

03-05-2017
Confebask pozik agertu da Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk eta Ogasun eta Funtzio Publikoko ministro Cristobal Montorok Madrilen izenpetutako akordioarekin, 2007tik gauzatzeke zegoen Kupoaren likidazioa dela eta. Berez, horixe zen legealdi honetarako agenda enpresarialean sartutako helburu nagusietakoa, zeina Confebaskek orain dela hilabete batzuk helarazi baitzien alderdi politikoei. Akordio positiboa, bi administrazioen arteko harreman finantzarioen hamar urteko ziurgabetasuna amaitzen delako. Eta hemendik aurrera segurtasun juridikoko garai zabal bat irekitzen da euskal kontu publikoetarako.