Noticias

Eduardo Aretxaga: ‘Tarifa elektrikoari buruzko akordioak amaiera jarri dio gure enpresak lehiakortasunean nozitzen ari ziren kalteari’

04-05-2017
Confebaskeko zuzendari nagusia pozik ageri da Euskadiko tarifa elektrikoa estatuan dagoenarekin parekatzen duen akordioagatik. ‘Urte asko daramagu lehiakortasunaren desabantaila hori deuseztatzeko eskatzen’, gehitu du. Sarearen voltaje bereziagatik Euskadin aplikatzen den tarifa elektriko bereziaren ondorioz, kontsumo elektriko intentsiboa duten euskal enpresek –siderurgikoak, fundizioak, zementu fabrikak, paper fabrikak…– urtero 50 milioi euro inguruko gainkostua ordaintzen dute, ‘errepikatu izan den gastua –dio–, orain beste premia batzuetara bideratu ahal izango dutena’.

Confebaskek positibo baloratu du EAJk eta PPk kupoari buruz Madrilen lortutako akordioa

03-05-2017
Confebask pozik agertu da Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk eta Ogasun eta Funtzio Publikoko ministro Cristobal Montorok Madrilen izenpetutako akordioarekin, 2007tik gauzatzeke zegoen Kupoaren likidazioa dela eta. Berez, horixe zen legealdi honetarako agenda enpresarialean sartutako helburu nagusietakoa, zeina Confebaskek orain dela hilabete batzuk helarazi baitzien alderdi politikoei. Akordio positiboa, bi administrazioen arteko harreman finantzarioen hamar urteko ziurgabetasuna amaitzen delako. Eta hemendik aurrera segurtasun juridikoko garai zabal bat irekitzen da euskal kontu publikoetarako.

Iñaki Arriola: ‘Ondare naturala zaintzeko beharra eta garapen ekonomikoa ez dira aurrez aurre egon behar’

02-05-2017
Iñaki Arriola sailburuak Confebaski Ingurumenaren gaineko azken Newsletterean emandako elkarrizketa batean dioenez, ‘Euskadi Europan arlo honetan aurreratuen dauden herrialdeen parean dagoen erkidego bat da: gure lurraldearen %20,3 gune babestuen Natura Sarean sartuta dugu, eta hondakinen birziklapen maila Europaren pare dago’, baina gehitu ere gehitu du ez dela autokonplazentzian erori behar: ‘ahalegin guztiak egiten jarraitu behar dugu’. Eusko Jaurlaritzako sailburuaren iritziz, “euskal enpresak, oro har, kudeaketa arduratsuaren adibide dira ingurumenari dagokionez, eta euren inplikazioa beti maila positiboan egon da. Orain ingurumenaren garaia da, ez soilik “araua betetzearen” inguruko beste alderdi bat gehiago bezala, baizik eta enpresen lehiakortasunaren eta aberastasuna eta ongizatea sortzearen alderdi moduan.

Confebaskek aukera emango die euskal gazte unibertsitarioei uda honetan Austriako eta Erresuma Batuko enpresetan praktikak egiteko

02-05-2017
Confebaskek bekak eskatzeko epea irekiko du berriro, UDA HONETAN atzerriko enpresetan praktikaldia egin nahi duten EHU/UPVko eta Deustuko Unibertsitateko ikasle gazte edo tituludun berriei zuzenduta. Europako Erasmus + beken deialdi berri bat da, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren kofinantzaketa dauka.Deialdian interesa duten gradu edo masterreko ikasleek eta/edo tituludun berriek datorren maiatzaren 15era arte bidali ahal izango dute eskaria