Juanjo Alvarez: ‘Enpresa sareak, inoiz baino gehiago, enpresa, gizarte eta unibertsitatearen arteko interakzio egiazkoa eta handiagoa behar du’

EHU/UPVko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedratikoaren artikulua  Confebasken Lan Harremanei buruzko Newsletterraren 2. zenbakian

baner RRLL

Argitaratu berri den Confebasken Lan Harremanei buruzko Newsletterraren 2. zenbakian, EHU/UPVko katedratiko Juanjo Alvarezek artikulu bat idatzi du, ‘Enpresa eta Unibertsitatea, helburu partekatuak’ izenburupean. Bertan defendatzen duenez, ‘Unibertsitatearen katebegia funtsezko bihurtzen da goi mailako heziketa, ikerketa aurreratua eta puntako berrikuntza bermatuko dituen estrategia osatzeko. ‘Enpresa sareak, inoiz baino gehiago, enpresa, gizarte eta unibertsitatearen arteko interakzio egiazkoa eta handiagoa behar du’.

                Ildo horretan, Juanjo Alvarezen iritziz, ‘Enpresa eta Unibertsitatea besoz beso  joan behar dira, elkarrekin lan egin, lan harreman moderno eta lankidetzazkoak konfiguratzeko eta sustatzeko ahaleginak batzeko’. Testuinguru horretan kokatu du ‘orain zuzentzeko ohorea eta erronka dudan Confebask Katedra martxan jarri izana,  enpresa konfederazioaren batzorde exekutiboak proposatuta’.

                Gainera, Confebasken  Lan Harremanei buruzko Newsletterraren zenbaki berrian, CADINOXeko gerente Andoni Isastiri egindako elkarrizketa ere irakur daiteke; Isastik ADEGIren Enpresa Kultura Berriaren Saria jaso berri du.

                Isastik agerian jartzen du bere enpresan harremanak izateko moduan egindako aldaketen balioa, kultura eraldatzeko prozesu bat gidatu duelarik, enpresa parte hartzaileago eta arduratsuago baterantz. Aitortzen duenez, ‘une jakin batzuetan bidea gogorra eta zaila izan da’, baina ez du zalantzarik aldaketa ‘erabat positiboa’ izan dela enpresaren bilakaerarentzat.

Ikusi Newsleterra