“2010az geroztik langabe kopururik baxuena daukagu eta 2009ko hasieraz geroztik afiliatu kopururik handiena”

  • Confebasken balorazioa 2017ko abenduari buruz erregistratutako datuak ezagutu eta gero
paro diciembre

Europa Pressi emandako elkarrizketa batean, Confebaskeko Departamentu Ekonomiko-Fiskaleko  Pablo Martinek nabarmendu duenez, 2017an enpleguak Euskadin izan duen bilakaerak erakusten du susperraldi ekonomikoa “euskal lan merkatura, heltzen ari dela, eta gero eta pertsona gehiagorengana hedatzen ari dela". Gainera, azpimarratu duenez, sortzen den enplegua “kalitatea irabazten ari da progresiboki, susperraldia finkatzen den heinean”. Ildo horretan, Pablo Martinek nabarmendu du 2017an bosgarren urtez jarraian jaitsi dela langabeen kopurua eta enpleguaren sorrera hazi egin dela.

Martinek baloratu du 8.626 langabe gutxiago daudela, eta, batez ere, enpleguaren hazkundea nabarmendu du, 18.696 enplegu gehiagorekin iaz Euskadin:  “Datu horiei esker –ziurtatu du–, 2010az geroztik langabe kopururik baxuena daukagu eta 2009ko hasieraz geroztik afiliatu kopururik handiena”. .

2018ari begira, Confebaskeko Departamentu Ekonomiko-Fiskaleko kideak espero du 2017koaren “antzeko portaera" izatea, enplegua sortuz eta langabezia murriztuz, baina uste du daitekeena dela lanpostuen sorrera aurreko urtekoa “bezain bizia ez izatea”, "hazkundea ere txikixeagoa" izango delako. “Edonola ere, aurreikuspenak, baieztatzen badira, positiboak dira lan merkaturako”.

Halaber, Pablo Martinek nabarmendu du kontratazio mugagabea ere hazi egin dela, behin-behinekoa baino “askoz erritmo biziagoan”.  Zehazki, urte osoa kontuan hartuta, kontratazio mugagabea %11,9 hazi da, eta behin-behinekoa, berriz, %2,8. “Horrek erakusten digu sortzen den enplegua “kalitatea irabazten ari dela progresiboki, susperraldia finkatzen den heinean”, gaineratu du.