2019aren itxieran 305 enpresa gutxiago zeuden Euskadin erregistratuta, eta 2013tik murrizketa egon den lehen urtea izan da

empresas diciembre 2019

2020-01-15

Confebaskek Euskadiko enpresa bilakaerari buruzko buletinaren azken zenbakian  irakurri daitekeenez, Euskadin, 2019aren itxieran, jaitsiera txiki bat egon da, bai enpresa kopuruari dagokionez, bai autonomoenari dagokionez,  2018an izandako igoerekin kontrastatuz. Horrenbestez, iazko abenduan, Euskadin Gizarte Segurantzan inskribatuta zeuden enpresak 58.958 ziren, 2018ko hilabete berdinean baino 305 gutxiago, hau da, urtearteko jaitsiera -%0,5ekoa izan da. Gainera, 2013. urteaz geroztik, lehendabiziko urtea da Euskadin enpresa kopurua murrizten dela.

Euskal Autonomia Erkidegoko eta estatuko enpresa kopuruaren bilakaera erreparatuta, abenduan enpresa kopuruaren urtearteko bilakaera berdin-berdina izan da, estatuan ere enpresa kopurua -%0,5 jaitsi baita.  Hori bai, krisiaren aurreko mailarekin konparatuta, EAEn gehiago murriztu da kopurua (-%8,6) estatuan baino (-%4,7).

Konkurtsoan sartutako enpresen kopuruari dagokionez, joan den urteko hirugarren hiruhilekoan murriztu egin zen, nahiz eta lehen bederatzi hilabeteetako konputu globala pixka bat hazi den 2018arekin alderatuta.

Azkenik, EAEko autonomoen kopuruaren bilakaerari dagokionez, kopuru hori 170.967 pertsonakoa zen. 2018ko abenduarekin alderatuta, 1.519 autonomo gutxiago dira, hau da, urtearteko %-0,9ko murrizketa izan da.

                                                                                                                                   NEWSLETTER (WEB)