"Gaur egungo 4.0 testuinguruan langileen parte hartzea naturala da, elkarren arteko lankidetza eta konfiantza proiektu bezala sortu den enpresa batean"

  • Confebaskeko Arlo Juridiko Laboraleko Jon Bilbao zuzendariak Madrilen Unai Sordorekin batera eztabaida batean parte hartu du, CCOOk gonbidatuta.
seminario CCOO

Jon Bilbao, ezkerrean, CCOOko Unai Sordo idazkari nagusiaren alboan eserita (Argazkia CCOO)

Pasa den astean Madrilen CCOOko idazkari nagusi Unai Sordorekin batera  "Langileen parte hartzea enpresetako gobernu korporatiboan" izenburuarekin ospatutako mintegian, Confebaskeko Arlo Juridiko Laboraleko zuzendari Jon Bilbaok ideia hau defendatu zuen: "gaur egungo ekonomia eta 4.0 enpresa inguruneetan, enpresa eredu klasikoak, hierarkikoa eta opakoa dena, non batzuek agindu eta besteek men egiten duten, eta pertsona soilik kolektiboaren osagai bat gehiago den, sinpleki kolapsora darama:   edo partekatua den zerbaiten gisa ulertzen dugun enpresa proiektu batean lankidetzan dihardugu, edo, sinpleki, desagertzen gara".  

Jon Bilbaorentzat, "konplexutasunak eta egokitzapenak pertsona oso kualifikatuak eskatzen ditu, eta, edo lankidetzan aritzen dira, edo desagertzen dira". Enpresa barruko konfrontazioak 4.0 munduaren erronkei arrakastaz ekitea eragozten du: gatazkaren ideiari beste buelta bat eman behar zaio, baita eragile sozialen paperari ere, ingurune berri honetan".

Edozein kasutan, Confebaskeko Arlo Juridiko Laboraleko zuzendariak argi utzi du "fenomeno honek ez dituela gizarte eragileak alde batera uzten. Kontrara, konfiantza eta lankidetza inguruneetan, lan baldintzen negoziazioak, parte hartzea barne, oparoagoa izan beharko luke. Jakina, geure papera bera birplanteatzera behartzen gaitu".