Confebask, Bizkaiko AEDko emakume enpresarientzako aitortzan izan da

  • Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak XIII. Enpresa Saria eman du
AED

Ezkerretik eskumera, Eduardo Aretxaga, María Guijarro eta Iñaki Garcinuño

2019-05-07

Aurtengo edizioan, XIII.ean, Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak (AED) nahi izan du euren sektoreetan erreferentzia eta liderrak diren emakumezko enpresariak eta zuzendariak saritu, emakumezko guztientzat inspiratzaileak ere badiren heinean, bai euren jarduera profesionala enpresan garatzen dutenentzat, bereziki gazteenentzat, zein gizartearentzat oro har. Horrek dakarren erronka kolektiboaz oharturik, Confebaskek gaur gaueko galan egon nahi izan du, eta ordezkaritza bat bidali du, bere zuzendari nagusi Eduardo Aretxaga buru izanik.

AEDeko lehendakari eta Cebekeko lehendakariorde – Confebaskeko elkarte kideetako bat da – Carolina Perez Toledo arduratu da saridunak aurkezteaz: Begoña San Miguel, OJA-REMeko zuzendari gerentea; Marta Uriarte, El Transbordador de Bizkaia sozietateko zuzendari gerentea, eta Ana Camacho, Batz Groupeko CEO. Ekitaldira Bizkaiko instituzioen, enpresen eta gizartearen munduko 350 gonbidatu inguru  bildu dira.

Sariak, besteak beste, Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeriak eta Cebekeko lehendakari Iñaki Garcinuñok entregatu dituzte; hain zuzen ere, Bizkaiko enpresa erakunde horrek, bere programen artean, enpresan berdintasuna sustatzeko programa bat dauka dagoeneko – Enpresan Bardin –, eta halaber sariak ematen ditu, izen horrekin berarekin, bere batzar nagusian banatzen dituenak. Hurrengoak maiatzaren 15ean banatuko dituzte.