Confebask ‘Bikain’ ziurtagirien banaketa ekitaldian, egunerokoan euskararen erabilera egiaztatzen duten euskal enpresak aitortzeko

  • Roberto Larrañagak Eusko Jaurlaritzak enpresaren arloan ere euskararen normalizazioa lortzeko duen “kontsentsu" maila nabarmendu du
 
 
Roberto Larrañaga, Confebaskeko presidentea

Roberto Larrañaga  "Bikain" ziurtagirien banakateran ekitaldian

Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak Bikain” ziurtagiriak emateko ekitaldian parte hartu du gaur arratsaldean; horien bitartez, eguneroko jardunean euskara maila desberdinetan sartu eta erabili dutela egiaztatu duten enpresak aitortzen ditu, eta aurten guztira 35 enpresa izan dira, horietatik 26 esparru pribatukoak. Ekitaldia Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak eta Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaranek presiditu dute.

Bere mintzaldian Roberto Larrañagak azpimarratu duenez, “zorionez,gure enpresetan, urtez urte, ‘Bikain’ ziurtagiriak finkatzen ari dira; eta hori oso albiste ona da denontzat, baita guretzat ere”. Eta, gaineratu duenez, “euskararekin dugun konpromisoa irmoa da,bizi garen gizarte elebidunaren parte garen heinean… ezin genuen gutxiago egin”. Eta hau ere esan du: “konbentziturik nago aurrerabideak zerikusi handia duela oso kontsentsu zabalak bilatzen dituen hizkuntza politika batekin, herrialdearen errealitate linguistiko desberdinak errespetatuz”.

Ildo horretan, Confebaskeko lehendakariak segurtatu duenez, “aurrerapen nabarmenak…., irauten dutenak, pixkana-pixkana lortzen dira, adostasunaren ikuspegitik, eta –aitortu du– Eusko Jaurlaritzan, arlo honetan ere, urteak daramatzate lanean”.

Amaitzeko, Roberto Larrañaga konbentziturik agertu da, “guztion artean, baita enpresan ere, jakingo dugulako euskarari dagokion lekua ematen”, eta nabarmendu du “Confebasken prest gaudela zeregin horretan laguntzeko”.