Confebaskek Europako ekodiseinu eta ekonomia zirkularraren gaineko topaketa garrantzitsuenetariko batean parte hartuko du

  • Basque Ecodesign Centerek antolatuta, irailaren 19an eta 20an ospatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian
Cartel jornadas

Ekonomia zirkular berri batentzako produktu eta zerbitzu hobeak” lemapean, Basque Ecodesign Meeting-BEM2017 Europako ekodiseinuaren topaketarik garrantzitsuenetariko bat izango da eta irailaren 19an eta 20an ospatuko da Bilbon (Bizkaia).

Topaketa hau Basque Ecodesign Centerrek antolatu du, CIE Automotive, EDP Naturgas Energia, Euskaltel, Eroski, Gamesa, Iberdrola, Ormazabal Velatia, Orona, Vicinay Sestao, Eusko Jaurlaritzako sozietate publikoak, Ihobe, SPRI, eta Euskal Herriko industria kluster nagusienen euskal enpresek osatutako lankidetza publiko-pribatudun iniziatiba . Confebaskek Jardunaldien inaugurazioan ponentzia labur batekin parte hartuko du eta ekodiseinuaren abantailak eta euskal enpresetan duen aplikazio positiboa nabarmenduko ditu, ekodiseinatutako produktu eta zerbitzu berritzaileen bidez euren lehiakortasuna hobetzen delako.

Jarduera sektore anitzenak ordezkatuak izango dira BEM2017an, makinaria, elektrizitate -elektronika, berriztagarriak, garraioa eta mugikortasuna, ontziratze eta enbalatzea, elikadura, IKTak, eraikuntzako materialak edo altzairuak egongo dira beste batzuen artean. Ekodiseinuari buruzko foro honek erabaki estrategikoetan ardura duten milioi erdi enpresa profesional bilduko ditu, profesional hauek euren erakundeetako politiketan ekodiseinua eta produktuaren berrikuntza anbientala sartu eta lehiakortasun abantailak lortzeko interesa dute. Gainera unibertsitate eta administrazio publikoko produktu eta zerbitzuen diseinu industrialeko profesional eta teknikariek ere parte hartuko dute.

“Edizio berri honetan ekodiseinuak ekonomia zirkular bateranzko aldaketarako egiten duen ekarpena eta enpresentzako dituen inplikazioak aztertuko dira. Topaketa aprobetxatuko dugu ekodiseinua aplikatzen duten Euskal Herriko Enpresa Txiki eta Ertainak eta bultzatzen dituzten erakunde,  elkarte edo sektore-klusterrei errekonozimendua adierazteko” aurreratu du Iñaki Arriolak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Planifikazio eta Etxebizitza kontseilariak

Gainera BEM2017 produktuaren diseinu industrialeko espezialistek Europako ekodiseinuaren arloan arau eta lege gaietako joerak ezagutzeko topagune bilakatuko da, baita etorkizuneko joeren berri izateko ere. Horrez gain, azken urteetan Euskal Herriko enpresek produktuaren ekodiseinua eta ekoberrikuntzari esker lortutako negozio hobekuntza eta anbientalak bistaratuko dira.  Gainera nazioarteko erakunde liderren praktika onak eta esperientziak aurkeztuko dira, eta baita ekodiseinuak Euskal Herriko enpresa ehunari ekar diezazkiokeen negozio aukera berriak ere.

BEM2017 Bilbon ospatuko da (Bizkaia) irailaren 19an eta 20an Euskalduna Kongresu Jauregian. Lehenengo jardunaldian gaiarekin lotutako osoko bilkura eta foroak ospatuko dira, eta bigarren jardunaldian sektore izaera duten foroak ospatuko dira. Topaketa honetarako izena ematea dohainik da eta Ihobe elkarte publikoaren web orritik egin daiteke edo topaketa beraren orritik.  http://bem2017.basqueecodesigncenter.net/