Confebaskeko Prestakuntza eta Industria taldeko enpresek Bergarako Miguel Altuna LH ikastetxe berria eta Tknika bisitatu dituzte Eusko Jaurlaritzarekin batera

  • Bergarako LH ikastetxe berrira egindako lehen bisita enpresariala da, eta duela egun batzuk lehendakaria eta Hezkuntza sailburua ere bertan izan ziren
Confebask en Tknika

Confebaskeko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak Bergarako Miguel Altuna LHko ikastetxea bisitatzen

2019-11-14

Confebaskeko ordezkaritza batek, Eduardo Aretxaga zuzendari nagusia eta Asier Aloria Prestakuntzako zuzendaria buru zirela, gidatu du lehen bisita enpresariala Bergarako Miguel Altuna ikastetxe berrira, zeina duela gutxi inauguratu baitute Iñigo Urkullu lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Cristina Uriartek.  

Confebaskeko ordezkaritzara gehitu dira baita ere bere elkarte kideetako – Adegi, Cebek eta Sea – eta CEOEko ordezkariak, eta erakundearen Prestakuntza eta Industria batzordeko enpresen ordezkari ugari ere izan dira. Horien artean, Petronor, Iberdrola, ITP, Ctisoft Spyro, CAF, Tubacex, Talleres Aratz eta IPM Rubi Taldea. Eusko Jaurlaritzaren aldetik, lehen bisita enpresarial hau Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arevalok  gidatu du.

Horrenbestez, Confebaskeko eta horri lagundu dioten enpresa traktoreen ordezkariek aukera izan dute Europako LH ikastetxe abangoardiakoenetako bat lehen eskutik ezagutzeko, bere beste ezaugarri bat izanik inguruko enpresa sarearekin duen konexio sendoa.

Ondoren, enpresen ordezkaritza, Jorge Arevalo sailburuordearekin batera, Tknikaren instalazioetara hurbildu dira, Errenterian (Gipuzkoa), eta zentro horretan LH garatzeko erabiltzen dituzten metodo berritzaileetan sakondu ahal izan dute, horretarako ekintzailetza enpresarialeko mintegi garrantzitsu bat dutelarik.

Tknikak Europar Batzordearen beraren zorionak ere jaso ditu, EBko bost bikaintasun zentroen artean aukeratu baitu sarean lan egiteko, Europako estrategia bateratu horren barruan puntako plataforma bat gida dezan 4.0 fabrikazio aurreratuaren esparruan, Donostiako AFMrekin lankidetzan.

Bai Confebask, bai Adegi, Cebek eta Sea, CEOE eta bi zentroak bisitatu dituzten konpainiak pozik agertu dira topaketagatik, euskal LHaren ereduaren balioa, ahal bada, are ageriago jartzeko balio izan duelako, non euskal enpresak protagonistaren rola jokatzen baitu.