Eduardo Aretxaga: ‘Tarifa elektrikoari buruzko akordioak amaiera jarri dio gure enpresak lehiakortasunean nozitzen ari ziren kalteari’

Elkarrizketa Confebaskeko zuzendari nagusiari  Onda Ceron

Eduardo Aretxaga, director general de Confebask

Eduardo Aretxaga, Confebaskeko zuzendari nagusia 

Onda Cero País Vascori emandako elkarrizketa batean, Confebaskeko zuzendari nagusia pozik ageri da Euskadiko tarifa elektrikoa estatuan dagoenarekin parekatzen duen akordioagatik. ‘Urte asko daramagu lehiakortasunaren desabantaila hori deuseztatzeko eskatzen’, gehitu du. Sarearen voltaje bereziagatik Euskadin aplikatzen den tarifa elektriko bereziaren ondorioz, kontsumo elektriko intentsiboa duten euskal enpresek –siderurgikoak, fundizioak, zementu fabrikak, paper fabrikak…–  urtero 50 milioi euro inguruko gainkostua ordaintzen dute, ‘errepikatu izan den gastua –dio–, orain beste premia batzuetara bideratu ahal izango dutena’.

Eduardo Aretxagak gogoan duenez, ‘gai hori legealdi honetarako dugun agenda enpresarialaren parte zen. Lehiakortasunerako desabantaila nabarmentzat genuen, gastu erantsi ikaragarria eragiten baitu, enpresen efizientziarekin zerikusirik ez duen arrazoi bat tarteko. Akordioaren ondorioz, hemendik aurrera, azkenean denak aukera berdinekin lehiatuko gara kostu energetikoari dagokionez. Eta benetan pozten gara horregatik’.

Elektrizitate asko kontsumitzen duten euskal enpresak, horien artean gure ekonomiaren traktoretzat jotzen diren asko, urte askotan beste erkidego autonomoetako zein Europako lehiakideak baino zenbateko handiagoa ordaintzen aritu dira. Eta kontuan hartu behar da, zenbait sektore intentsibotan, elektrizitatearen prezioa enpresaren kostu totalen %40 ere izan daitekeela; datuak ongi azaltzen du konpainia guztiak berdin tratatuko dituen tarifa bat izatearen garrantzia, kokapenagatik, besterik gabe, diskriminatu gabe.