CONFEBASKek eta ADEGI, CEBEK eta SEA bere elkarte kideek, LHko Zentroetako elkarteekin LH dualean hobekuntza neurriak aztertzen dituzte.

  • IKASLAN, HETEL ETA AICErekin izandako bileran, jorratutako gaiak euskal LHko dualaren garapena eta enpreseetako instruktoren formakuntza izan dira. 
reunión Confebask Centros Educativos

CONFEBASK, ADEGI, CEBEK  eta SEAko Formakuntzako arduradunak  IKASLAN, HETEL eta AICEko ordezkariekin

Confebasken partez, Formakuntza arloko zuzendaria Asier Aloria joan da; eta baita ere, ADEGI, CEBEK eta SEAko arduradunak: Mikel Sarriegi, Nestor Eriz eta Yoana Arambalza. LHkko Zentroetako erakundeen aldetik, IKASLAN, HETEL eta AICEko goi karguak.

Topaketa honetan, Euskadin gaur egun dagoen LHko dualren egoerari buruz hitz egin dute eta diagnostiko komun batera heldu dira. Danok onartzen dute dagoeneko enpresek eskatzen dutela, zentroek eskeini ahal duten baino ikasle gehiago . Izatez, LHko ikasleen eza, gero eta larriagoa bihurtu daiteke hurrengo urteetan, euskal biztanlego piramidea kontutan hartuta.

Bilera honetan konponbideak aztertu dituzte; eta baita ere, LH dualaren euskal eredua zelan hobetu eta garatu. Gainera, instruktoreen formakuntzaz hitz egin dute, eta baita ere heuren lana zelan goraipatu eta  saritu. Bai zentroak eta bai enpresa erakundeak programa zehatz bat prestatzen ari dira elkarrekin.

Labur bilduta, gaurko bilera Euskadiko Lanbide Heziketa hobetzeko enpresa elkarteek eta zentroetakoek noizean behin egiten dituzten bileretako bat izan da, helburu nagusia begi bistatik kendu barik: enpresa eta LHko zentroetako elkar lana zelan mantendu eta sendotu.