Confebaskek bat egin du trantsizio justu eta enplegu berdeen aldeko Nazio Batuen Enpresa Konpromisoarekin

  • Konpromisoa CEOEk eta Trantsizio Ekologikoko Ministerioak aurkeztu zuten Nazio Batuen 2019 Klima Ekintzaren gaineko Gailurrean.
Confebask berdea

2019-10-1

Argitaratu berri den azken Ingurumen Newsletterrean irakur daitekeenez, Confebaskek bat egin du Trantsizio Justu eta Enplegu Berdeen aldeko Enpresa Konpromisoarekin, zeina CEOEk aurkeztu baitu, Trantsizio Ekologikorako Ministerioarekin batera, Nazio Batuen 2019 Klima Ekintzaren gaineko Gailurrean.

Gailurraren helburuetako bat da mende honen bigarren zatian neutraltasun klimatikoa duen ekonomia bat eraikitzea, elkarrekin, Parisko 2015eko Akordioak aurreikusten duen bezala. Isurketa gutxiko eredu ekonomiko batera igarotzeko trantsizioak eraldaketa teknologiko, sozial eta ekonomiko handiak eragingo ditu.

Hori egiteko, eraginik handiena nozituko duten sektoreak babesteko politikak antolatu beharko dira, eta ‘enplegu berdeak’ sortu beharko dira, horretarako erabiliz, besteak beste, elkarrizketa soziala eta sektore berdeen aldeko inbertsioak. Confebaskek, Konpromisoaren gainerako sinatzaileekin batera, trantsizio hori egiten eta errealitate berri bat eraikitzen lagunduko du. 

Hori da Confebasken buletinean osorik irakur daitezkeen albisteetako bat, eta beste gai interesgarri batzuk ere badaude, esaterako, ingurumenaren arloko puntako ekimenak, albisteak, lege aldaketak edo konpainiek ‘fiskalitate berdearen’ inguruan Eusko Jaurlaritzari egindako eskariak.

                                                                                                                            Newsletter ikusi (web)