Confebaskek balioan jarri du lankidetza publiko-pribatua, Unescok Tknika munduko erreferente izendatu duen ekitaldian

Confebaskeko prestakuntza zuzendari den Asier Aloriak Euskadiko Lanbide Heziketaren garapenean izan den baterako inplikazioa nabarmendu du Unescoren Unevoc sareko zuzendariaren aurrean

Confebask en Tknika

Asier Aloria,bigarrena eskumetik, Tknikan egin duen hitzaldian

Errenterian dagoen Euskadiko LHrako Ikerketa eta Berrikuntza Zentroa, Tknika, Unescoren Unevoc sareko kide izendatu dute; hala, errekonozimendu hori jaso duen zentro bakarra da Estatuan.

Munduko sare horretako kide izateko izendapenaren buruan, Bonnen Unesco-Unevoceko zuzendari den Shyamal Majumdar egon zen, zeinak Tknikak Errenterian dauzkan instalazioak bisitatu baitzituen.

Ekitaldi horretan, Confebaskeko prestakuntza zuzendari den Asier Aloriak parte hartu zuen. Aloriak goretsi egin zuen 'Eusko Jaurlaritzak, enpresa elkarteek, enpresek eta hezkuntza zentroek izan duten inplikazioa EAEko LH ereduaren bultzadan eta garapenean, zeren eta horri esker, besteak beste, azken 20 urteotan Euskadiko 200 mila gaztek 7 milatik gora enpresatan egin ahal izan baitituzte derrigorrezko praktikak, eta halaxe lortu baitute beren benetako lehen lan esperientzia izatea eta lan munduan sartzea'.

'Euskadin gure eredu propioa landu dugu, eta gaur egun –erantsi du Asier Aloriak eredu hori erreferentea da Europan, eta, Unescoren izendapenari esker, baita munduan ere. Eta hor, azpimarratu nahi dut Tknika berrikuntzaren, ikerketaren eta ekintzailetzaren aurreneko lerroan dagoela.

Ziur gaude –esan du Confebaskeko prestakuntza zuzendariak amaitzeko – lankidetza publiko-pribatua dagoela gure hezkuntza ereduaren arrakastaren azpian, eta eredu hori dela, hein handi batean, euskal gizarteak oro har gaur egun daukan aurrerapen mailaren eta ongizatearen arrazoia. Eta jakina, gure apustua, Euskadiko enpresa elkarteen apustua, hobetzen eta sakontzen jarraitzearen alde egitea izango da'.

Majumdar doktoreak, bestalde, Euskadin Unevoc zentro bat edukitzeak ematen dituen aukerak jakinarazi zien bertaratutakoei: Tknika, orain arte, «erreferentziazko zentro bat zen Europan»; hemendik aurrera, berriz, «mundu osoan gailentzen diren prestakuntza tekniko profesionaleko eragileekin partekatuko ditu esperientziak».