"Ez ditugu aukerak pasatzen utziko, erosketak egiten jarraitu ahal izateko"

  • Confebaskeko Newsletter-erako elkarrizketa Enpresa Dimentsioari buruz, Mariano Ucarrekin, FaesFarmako lehendakaria.
Mariano Ucar, presidente de Faes Farma

Mariano Ucar, Faes Farmako lehendakaria

Confebaskeko azken buletinerako Enpresa Dimentsioari buruzko elkarrizketa batean, FaesFarma farmazia produktuen euskal konpainiako lehendakari Mariano Ucarrek adierazi du gaur egungo mundu globalizatu eta aldakorrean "ez dugula epe motz/ertainean geratu nahi, harago jarria dugu begirada". Jada metatzen dugun 85 urtetako jarduera, askoz ere gehiagoren hasiera izatea nahi dugu".

Euskadin burtsan kotizatzen duten 15 enpresetatik farmazia arlokoa den bakarra da FaesFarma. 1933an sortua eta egoitza Lamiakon (Leioa, Bizkaia) duena, herrialde askotan dago eta gaur egun 1.100 langile baino gehiago ditu.  2018rako fakturazioko 320 milioiak gainditzea aurreikusten dute eta produktu propio bat daukate: Bilastina, 100 herrialde baino gehiagotan merkaturatzen den antihistaminiko bat.

Lehiatzeko dimentsioa irabazteak duen garrantziaz jabetuta, elkarrizketa honetan Mariano Ucarrek ziurtatu du: "gure balantzeak saneatuta egoten jarraitzen du... horrek erosketak egiten jarraitzea ahalbidetuko digu, bai konpainiena, bai produktuena." Ez ditugu aukerak pasatzen utziko, baina ez daukagu arriskuen profil bat:  egin egiten dena,ederki pentsatu eta aztertuta egingo da."

Elkarrizketa osorik Newsletter-ean irakur daiteke, enpresa dimentsioari buruzko txosten eta azterketa berriekin batera. Halaber,  enpresen tamainaren eta haien langileek jasotzen duten prestakuntzaren arteko harremanari buruzko datuak jasotzen dira. Hain zuzen ere, Euskadin etengabeko prestakuntza jasotzen zuten langile kopuruak krisi aurretik zegoena bikoizten du.

Newsleterra ikusi