“Hitzarmenetan malgutasunerako tresnaren bat izango bagenu itunduta, beharbada saihestu egingo genuke aldi baterako kontratuen zati bat”

Elkarrizketa Confebaskeko lehendakariarekin El Economistan

Roberto Larrañaga

Roberto Larrañaga, Confebaskeko lehendakaria

Gaur El Economistak Euskadiko edizioan argitaratu duen elkarrizketa batean Roberto Larrañagak gogoratu duenez, “Confebasken enpresetan malgutasuna  egotearen alde egiten dugu, langileekin edo beraien ordezkariekin itunduta batez ere. Horrek esan nahi du ordu poltsa bat egon behar dela produkziorik handieneko uneetan aktibatzeko, eta produkzio gutxiago dagoenean konpentsatuko dena… Hitzarmenetan malgutasunerako tresnaren bat izango bagenu itunduta beharbada saihestu egingo genuke aldi baterako kontratuen zati bat… Kontratazio mugagabea aurreko ratioetan mantentzen da: Esaten ari gara Euskadin aktibo dauden 4 langiletik 3k kontratu mugagabea dutela”.

Elkarrizketan zehar, Confebaskeko lehendakariak beste gai batzuk ere jorratu ditu, hala nola 2018rako euskal ekonomiarako aurreikusi den hazkundea –zeinean industriak berriro ere motor nagusiaren rola berreskuratu duen– eta negoziazio kolektiboa.  Negoziatzeko prest gaude, eta sindikatu batzuk ere bai, baina beste batzuk daude... Eta akordioak sinatzeko bi aldeen borondatea egon behar da. Araban, solaskide sindikalak UGT eta CCOO izanik, ia hitzarmen guztiak sinatuta daude”.

Fiskalitateari, soldata igoerei edo I+Gari buruz ere eman du iritzia Roberto Larrañagak  El Economistan egindako elkarrizketa honetan.

                                                                           IKUSI ELKARRIZKETA EL ECONOMISTAN