Confebask, Deusto Business School-eko enpresa dimentsioari buruzko jardunaldi finantzarioan

  • Eduardo Aretxagak mahai inguruan parte hartu du, Uvescokoren zuzendari nagusiarekin eta CAF eta Seguros Bilbaoko zuzendariekin batera.
DBS

Eduardo Aretxaga, bigarren eskumetik, mahai inguruan parte hartzen 

Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxaga moderatzaile lanetan aritu da gaur arratsaldean, Deusto Business Schoolek antolatutako enpresa dimentsioari buruzko jardunaldi batean, adituen eta enpresa zuzendarien parte hartzearekin.

Zehazki, Eduardo Aretxagak Uvesco Taldearen zuzendari nagusi Jose Ramon Fernandez de Barrenarekin, CAFeko negozio eta teknologiako zuzendari korporatibo Jon Imazekin eta Seguros Bilbaoko zuzendari nagusi ondoko Jose Manuel Ereñorekin batera partekatu ditu hausnarketak.   

Aurretiaz, BBVA Researcheko azterketa makroekonomikoen zuzendariak, Rafael Domenechek, 250 langile baino gehiagoko enpresak Alemaniakoak bezain lehiakorrak direla adierazi du, enpresa dimentsioaren garrantzia adieraziz, "enpresen batez besteko tamaina %47 handitu ahalko bagenu, beraien produktibitatea %21 haziko litzatekeela" baieztatzeraino. Domenechek gogorarazi du sozietate handiak, batez beste, txikiak baino bi- hiru aldiz produktiboagoak direla, eta kalitate handiagoko enplegua sortzen dutela.   

Confebask-ek denbora asko darama euskal enpresen artean "tamaina irabaztearen" garrantzia hedatzeko ahaleginean, Euskadiko konpainien %97k 50 langile baino gutxiago dutela aintzat hartuz. Eta helburu horrekin aldizka egiten du Enpresa Dimentsioari buruzko berariazko Newsletterra, bertan datuak, elkarrizketak eta tamaina handitzeko erabakia hartu duten konpainien adibide zehatzak emanez.   

Hain zuzen ere, azken zenbakian, Uvescoko zuzendari nagusi Jose Ramon Fernandez de Barrenak baieztatu du "hazteak zure posizio lehiakorra hobetzen eta beste sinergia batzuekin batera erosketa baldintza hobeak lortzen laguntzen dizula". Deustuko mahai inguruan zera gehitu du: "afera ez da haztearren haztea: erregio mailako enpresa batentzako beharrezko tamaina dugu". Hala ere, eskalako ekonomien garrantzia aitortzen du "tarteak galtzen" ari den sektore batean.

Gainera, Deusto Business Schoolek antolatutako jardunaldian, beste gonbidatuek ere beren esperientziaren berri eman dute hazkundeari dagokionez. Seguros Bilbaoko Ereñok gogora ekarri du bere negozioan "dimentsioa komenigarria dela, tamaina garrantzitsua delako kaudimentsua izateko eta zerbitzu jakin batzuk eskaintzeko". Eta CAFeko Josu Imazek aitortu du trenen sektorean "tamainak garrantzia duela, handia gainera, 10 aldiz handiagoak diren enpresekin lehiatzen baikara eta asko inbertitu behar baitugu urtero. Lehiaketetan lehiatzeko, gainera, finantzaketa handia behar da".

                                                                                                   IKUSI BERRIA OSORIK ALUMNI