“Gure enpresa guztiek nozituko dizute ondorioak brexitarekin, eta babes hesi moduko bat eskaini nahi dugu”

Pio Aguirre

Pío Aguirre, Elkargiko zuzendari nagusia

2019-04-04

Enpresa Finantzaketari buruzko azken buletinerako Confebaski emandako elkarrizketan, Elkargiko zuzendari nagusiak nabarmentzen du beharrezkoa dela “enpresak presta daitezen egoera nahasiago bihurtzen denerako…eta Elkargi – gehitu du –bidaide ona izan daiteke”.

Pio Aguirrek gogorarazi duenez “Orkestraren txosten bat dagoDeustuko Unibertsitateko Lehiakortasunerako Euskal Institutua – zeinak dioen gure enpresen %30ek arriskua handia izango dutela baldintza finantzarioak aldatu bezain pronto. Une hau aprobetxatu behar da enpresak prestatu, sendotu eta finantzatzeko iturriak dibertsifikatzeko, eta Elkargik ildo horretan duen rola erreibindikatzen du.

Izan ere, Josu Sanchezek presiditzen duen erakundeak hitzarmen bat sinatu berri du Eusko Jaurlaritzarekin, Brexitaren eragina sufri dezaketen enpresa txiki eta ertainen eragiketak abalatzeko. Elkargiko zuzendari nagusiak azpimarratzen duenez, “garrantzitsua da gure enpresak aurrez babestea: Zuzenean edo zeharka, gure enpresa guztiek nozituko dute ondorioren bat brexita ezartzen denean, eta babes hesi moduko bat eskaini nahi dugu: oraintxe bertan, ziurgabetasuna da kezka nagusia”.

Elkarrizketa berean, halaber, Pio Aguirrek  Elkargik 2018an izandako jardueraren hainbat gako ezagutarazi ditu: “iaz emandako abalen erdiak baino gehiago inbertsiora bideratu ziren, eta hori beti da albiste ona”.

Elkargiko zuzendari nagusiari egindako elkarrizketa osoa zein Enpresa Finantzaketari buruzko azken datuak eta beste artikulu interesgarri batzuk osorik irakur daitezke hemen.

 

NEWSLETTER OSOA (Web)