Euskadin azaroan hazi egin da enpresa kopurua, baina eboluzioak estatuko batez bestekoaren azpitik jarraitzen du

  • Confebasken txostena, Euskadiko enpresa sarearen eboluzioaren gainean
crecimiento empresas noviembre

2018-12-11

Azaroko datuak esku artean, Confebasken azken txosten honetan zehazten denez, EAEn Gizarte Segurantzan inskribatutako enpresa kopuruak igoerarik handiena izan du azaro batean 2014az geroztik, urrian baino 179 enpresa gehiago erregistratu baitira. Azaroaren 30ean, erregistratutako euskal enpresen kopurua guztira 59.170 zen, baina, urtearteko terminoetan ikusita, %0,2ko hazkundea baino ez da.

Sektoreka eta lurraldeka aztertuta, eraikuntzan eta Bizkaian hazi da gehien konpainien kopurua. Halaber azpimarratu daiteke, krisia hasi zenetik, urtearteko terminoetan lehendabiziko aldiz hazten ari dela Euskadiko industria enpresen kopurua, eta arazoak dituzten firmen kopurua (konkurtsoan) nabarmen jaisten ari dela, 2017ko susperraldiaz geroztik.

Edonola ere, datu horiek gorabehera, estatuarekiko konparazioak ez du hobera egiten: enpresa kopuruaren urtearteko hazkundea txikiagoa da EAEn – +%0,2, eta estatuan +%1 –, eta krisiaren aurreko mailari dagokionez, berriz, EAEko enpresa kopurua ere gehiago jaisten da.

Autonomoen kopuruari dagokionez, azarorik txarrena izan da 2009tik: guztira orain dela urtebete bat baino 172.347,1 autonomo gutxiago daude.

Ondorioz, enpresa kopurua zein autonomoena hain gutxi hazten ari delarik, izan ere, azken urtean hazkundea ezdeusa dela esan daiteke, beharrezkoa da berriro ere azpimarratzea bokazio enpresarialak sustatu behar direla, eta dagoen enpresa sarea finkatu.

Newsleterra ikusi