Euskadin enpresa eta autonomoen kopurua hazi egin da, eta azken urteetako irailik onenetakoa izan da

grafico

2019-10-17

Confebasken iraileko enpresa buletinean irakur daitekeenez, Gizarte Segurantzan inskribatutako EAEko enpresen kopurua 808 enpresarekin hazi zen abuztuarekin alderatuta, guztira 58.800 enpresa izateraino. Aurreko urteko hilabete berdinarekin jaitsiera txiki bat izan duen arren (-%0,4), irail baterako daturik onenetako baten aurrean gaude, nahiz eta ez dituen 2017koa eta 2018koa berdintzen, horiek bereziki onak izan baitziren.

Firmen hazkundea sektoreka aztertuta, Eraikuntzaren urtearteko hazkundea nabarmentzen da (+%0,8), eta, aldiz, Zerbitzuetan -%0,9ko eta Industrian -%2,0ko jaitsierak gertatu dira.

Autonomoen kopuruaren bilakaerari dagokionez, Euskadin irailean 417 autonomoren hazkundea izan du abuztuarekin alderatuta, hau da, azken urteetako irailik onenetakoa izan da, erregistratutako 170.000 autonomoen mugatik gertu, zehazki, 169.997 lagun.  

Azkenik, lehen seihilekoan konkurtsoan sartutako EAEko enpresen kopurua 158 izan da, hau da, 2018ko lehen seihilekoan baino %21,5 gehiago, lehen hiru hilabeteetan izandako igoeraren ondorioz.

Laburbilduta, irailean, enpresen zein autonomoen kopuruaren bilakaera positiboa izan da, igoera nabarmenak izan direlarik, nahiz eta ez den berdindu 2018ko iraileko datu bikainak.

                                                                                                                                     Newsletter (Web)