Enpresa pribatuak, Euskadin, krisi aurreko garaian baino egonkortasun handiagoa ematen du, estatuko batez besteko portzentajea gaindituz

Indefinidos

2019-05-17

Euskadiko lan egonkortasuna –enplegu mugagabearen terminoetan neurtua– krisi aurreko mailatik gora dabil, handiagoa da enpresa pribatuan publikoan baino, eta gainditu egiten du sektore pribatuak Estatuan ematen duen batez bestekoa.

Horra hor Confebasken newsletter berrian kontsulta daitezkeen konklusio batzuk, izan ere, Euskadiko lan baldintzen hobekuntzari enpresak egiten dion ekarpena aztertzen da, lehen zenbakian enpleguaren egonkortasuna ardaztzat hartuz.

 

Egonkortasunari buruzko konparazioa

Datu ofizialak esku artean, Euskadiko sektore pribatuak, gaur egun, enplegatutako 4 pertsonatik 3ri ematen dio enplegu mugagabea; zehazki, %76,4ri. Estatuan, berriz, portzentaje hori %72,9koa da batez beste, eta %64,5 Euskadiko sektore publikoan.

Hala, Euskadi dugu, Asturiasekin batera –Madrilen ondoren eta Katalunia eta Nafarroatik oso gertu–, sektore pribatuan kontratu mugagabea duten soldatapekoen kopururik handiena duen laugarren autonomia erkidegoa.

Izan ere, gaur egun, Gizarte Segurantzan afiliatuta egonik kontratu mugagabea duten pertsonen kopurua inoiz baino handiagoa da Euskadin. Eta 2018an, halako kontratu gehiago sinatu ziren krisi aurreko garaian baino.

 

Buletin osoa

Zifra eta grafiko guztiak era arin eta grafikoan kontsulta daitezke hemen:

 

                                                                                    IKUS NEWSLETTER OSOA (Webgunea)