Euskadin hazi egin da enpresa kopurua iazko hilabete berdinarekin alderatuta, eta azken bost urteotako abuzturik onena izan da

  • Confebasken azken txostena enpresa sarearen Bilakaerari buruz, abuztuari dagokionez
gráfico

2019-09-13

Confebaskek enpresa sarearen Bilakaerari buruz argitaratzen duen Newsletterraren azken zenbakian zehazten denez, abuztuan Gizarte Segurantzan  inskribatuta zeuden euskal enpresen kopurua guztira 57.992 izan da, hau da, 2018ko abuztuan baino 97 enpresa gehiago, %0,2 gehiago. 2014. urteaz geroztik, abuztu bateko daturik onena da (hilabete horretan beti murrizten baita).

Sektoreka, berriro ere Eraikuntzako enpresen hazkundea nabarmentzen  da, urteko +%2,2ko aurrerapausoarekin; Zerbitzuetan, ordea, egoera ia ez da aldatu, eta Industrian -%1 jaitsi da.

Estatuarekin alderatuta, Euskadin enpresa kopuruaren hazkundearen erritmoa motelagoa izan da abuztuan: %0,2 Euskadin, eta %0,9 estatuan. Eta, gainera, krisiaren aurreko aldiarekin konparatuta, EAEn gehiago murriztu da kopurua (-%10’1) estatuan baino (-%5,9).

Azkenik, autonomoen kopuruari dagokionez, EAEn abuztuan 1.208 lagunekin murriztu zen uztailarekin alderatuta, abuztuan beti gertatu ohi den bezala, guztira 169.579 lagun izanik, hau da, minimo berri bat: urtearteko jaitsiera -%0,7 izan da.

Laburbilduta, abuztuan, beti gertatzen den bezala, enpresen kopurua zein autonomoena murriztu egin da, nahiz eta urtearteko terminoetan konpainien kopurua pixka bat hazi den.

                                                                                                                            Newsletter ikusi (web)