2018ko itxieran Euskadin 218 enpresa gehiago zeuden Gizarte Segurantzan inskribatuta, aurreko urtean baino %0,4 gehiago besterik ez

crecimiento empresas diciembre

2019-01-21

Confebaskek Euskadin Gizarte Segurantzan inskribatuta dauden enpresa kopuruaren bilakaeraz atera duen azken Newsletterrean ikus daitekeenez, 2018aren amaieran hazkunde txiki bat zegoen, bai firmen kopuruari dagokionez bai autonomoei dagokienez, nahiz eta hazkunde hori, 2017arekin alderatuta, hamarren batzuk baino ez diren.<0}

Edonola ere, nabarmendu daiteke 2018an enpresen kopurua positibo mantendu dela jarduera sektore guztietan, lehendabiziko aldiz krisia hasi zenetik.Iaz, eraikuntza sektoreko enpresek izan dute hazkunderik handiena, %2,3rekin, eta Zerbitzuetan eta Industrian, berriz, hazkundea geldirik dago.<0}

Zehazki, abenduan, EAEko konpainien kopuruan 93 enpresa gehiago daude, aurreko hilabetearekin alderatuta.2012tik abendu batean izandako hazkunderik handiena da. Aitzitik, urtearteko konparazioan, - 2018 abendua/2017 abendua -, hazkundea +%0’4 baino ez da, hau da, ia-ia geldirik dago. Joan den urtearen amaieran, Euskadin 59.263 konpainia zeuden inskribatuta Gizarte Segurantzan, krisiaren aurretik, orain dela hamar urte jada, egon zen maximoan baino 5.000 gutxiago oraindik.

Horrez gain, estatuan erregistratu den hazkundearen erritmoari erreparatuta, Euskadi atzean geratzen da: EAEn +%0’4 izan da, eta estatu osoan erregistratutako konpainia kopurua, berriz, +%1’5 izan da. Autonomoen kopuruari dagokionez, 2018an 214 gehiago erregistratu dira, guztira 172.486 izateraino. 2015etik gertatu den lehendabiziko igoera izan da. 

Finean, 2018. urtean hazkundea ia nulua izan da, eta, horregatik,l berriro ere adierazi behar dugu beharrezkoa dela bokazio enpresarialak zaintzea eta sustatzea, eta enpresa jarduerarako ingurune atsegin bat mantentzea, jarduera horrek sortzen duelako aberastasuna eta enplegua.

                                                                                              Newsleterra ikusi (web formatua)