"Emakumeei promozioa erraztu behar zaie, hori ezin delako genero kontua izan, baizik eta meritu eta talentu kontua”

  • Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxagak M8ari buruzko iritzia adierazi du Correoko orrietan
Eduardo Aretxaga, director general de Confebask

 

2019-03-11

Atzo Correo egunkariak argitaratu zuen erreportaje batean Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxagak azpimarratu zuenez, berdintasuna “gizarte osoari dagokion erronka bat da, ez soilik enpresari. Enpresa irtenbidearen parte da, baina baita ere dagokio hezkuntzari, familiari, etab.”.

Eduardo Aretxagak dio enpresa arloan berdintasuna ez dela genero kontua, eta, aitzitik, “merituetan eta talentuan oinarrituta egon behar da: Inongo enpresaburu ez dago gure gizartean emakumeek osatzen duten talentuaren erdia baztertzeko moduan”.

Halaber, Confebaskeko zuzendari nagusiak agerian jarri ditu zenbait esparru profesionaletan emakumeak kontratatzeko dauden zailtasunak: “adar industrialetan emakumeak behar dira, baina, adibidez, Lanbide Heziketako espezialitateetan %5 baino ez dago. Eta unibertsitateko ingeniaritzako graduetan %75 mutilak dira. Enpresak ingeniariak eskatzen ditu, eta oraindik ez dakigu zer egin emakumeen ratioa handitzeko”.

Azkenik, Eduardo Aretxagak nabarmendu du “bai ikusten ari garela azken urteotan emakume zuzendarien kopurua handitzen ari dela. Arrazoi demografikoagatik baino ez bada ere, gero eta emakume gehiago izango ditugu goi mailako postuetan. Promozionatu nahi duten emakumeei promozioa erraztu behar zaie”.

 

                                                                            IRAKURRI ARTIKULU OSOA CORREON