“Enpresei dagokigu Euskadin eraikuntzaren sektorea berritzea, eta euskal administrazioari dagokio horren balioa agerian jartzen laguntzea”

  • Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagaren hitzaldia, Eraikuntza Aurreratuaren Nazioarteko II. Biltzarrean
ERAIKUNE

Roberto Larrañaga, eskumetik bigarrena

Eraikune-Euskadiko Eraikuntzaren Klusterrak eta EHU/UPVk antolatuta, Eraikuntza Aurreratuaren Nazioarteko II. Biltzarra elkartu da, Bilbon, eta, besteak beste, eraldaketa digitalak sektorean duen garrantzia aztertu da, eta nola 4.0 Eraikuntzaren teknologia eta metodologiek lagundu diezaieketen euskal enpresei produktibitatea hobetzen eta, ondorioz, nazioarteko erreferente moduan kokatzen.

Foro horretan, Confebaskeko eta bertako Eraikuntza Batzorde eratu berriko lehendakari Roberto Larrañagak adierazi duenez, “sektorearen balioa agerian jartzea da bere susperraldirako gakoetako bat”. Ildo horretan gogorarazi du “Euskadin eraikuntza oso ekarpen kualifikatua egiteko moduan dagoela, eta zeharkako izaera oso nabarmenarekin: 4.0 industriak, halaber, ‘4.0 eraikuntza” beharko du”.

Horrez gain, Roberto Larrañagak esan duenez, “guri dagokigu, sektoreko enpresei, erronkari behar bezala erantzutea. Eraikuntzaren sektorea berritzea dagokigu, emanez kualifikazioa, gaitasun teknikoa, teknologia, efizientzia energetikoa eta ingurumen iraunkortasuna. Ikuspegi berri bat behar dugu, horizonte berriak, perspektibak eta irtenbideak, zeinak, esan dudanez, lehenik eta behin, sektoreko enpresek hartu behar ditugun gure gai, jakina: bai… baina baita administrazio publikoek ere. Ezinbestekoa da Eraikuntza euskal ekonomiaren” ahizpa txikitzat” hartzeari uztea, eta gizarte osoaren garapenean duen garrantzia baloratzea.  Eta, horretarako – amaitu du –, Eusko Jaurlaritzaren babesa behar dugu.

 

Perspektibak

 

Foro horretan, Confebaskeko lehendakariak zera gogorarazi du: “Eraikuntzak Euskadin oro har euskal ekonomiaren pareko aurrerapenak egin ditu azken bi urteetan, %3 inguruan… eta enplegua ere berreskuratu da, 2017aren amaieran 60.000 inguruan kokatzeraino. Horrek ez du kentzen halere, sektorea oraindik krisiaren aurretik zegoenaren erdia izatea.

Egia da nolabaiteko susperraldia nabaritzen dela, baina baita ere – ­gehitu du – gure lehiakortasuna hobetzeko etengabeko erronka dugula, marjinak gero eta txikiagoak direlako, merkatu gero eta irekiagoak eta globalagoak, eta eskulan gero eta urriagoa, garai berrietara egokitu beharko dena, ‘malgua’ eta espezializatua izan – baia eraikuntzan ere –, eta gure bezeroek ‘kartara’ egiten duten eskaerari erantzuteko gaitasunarekin”.  

Azkenik, Roberto Larrañagak iragarri duenez, “Confebasken urte hasieran genituen hazkunde aurreikuspenak mantentzen ditugu, bai jarduerari dagokionez, bai enpleguari dagokionez. Gauza bat da nolabaiteko “dezelerazioa” egotea eta beste bat, oso desberdina, “ epe labur edo ertainera ‘bat-bateko geldialdi’ bat egotea, eta ez dugu horrelakorik espero – hondamendirik gertatu ezean –“.