Confebaskeko elkarte kideek – Adegi, Cebek eta Sea – akordio bat sinatu dute Eusko Jaurlaritzarekin Euskadiko enpresetan 2030 Ingurumen Agenda sustatzeko

ODS

2019-04-12

Munduko Itunak eta Eusko Jaurlaritzak, Confebask osatzen duten hiru enpresa elkarteekin batera – Adegi, Cebek eta Sea-, euren lankidetza sakontzea erabaki dute, 2030 Agenda eta Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) Euskadiko enpresa sarean sustatzeko. Eta, horrenbestez, Akordio bat sinatu dute, euskal enpresetara egokitutako prestakuntza produktuak kontratatzeko; 2030 Agendako prestakuntza tresnak eta agenda horretan oinarritutako enpresa kudeaketako tresnak, enpresak solaskide baliagarri moduan prestatu daitezen, eta emaitzak hobetu daitezen, jasangarritasunaren ikuspegitik.

Hori da Confebaskek euskal enpresari eta ingurumenari buruz argitaratu duen azken Newsletterrean irakurri daitezkeen albisteetako bat; gainera, nabarmentzen da Euskadik energia eolikoan duen lidergoa, Bilbon sektorearen Europako gailurrik handiena egin berri delarik, eta euskal enpresek ‘ekonomia zirkularra’ esaten zaion horretan duen kokapena ere azpimarratzen da.

Duela gutxi, Madrilen egindako jardunaldi batean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuorde Elena Morenok Eusko Jaurlaritza Euskadin ezartzen ari den ekonomia zirkularraren eredua nabarmendu zuen, Espainiako 200 enpresa eta erakunderen aurrean. Eta, ildo horretan azpimarratu zuenez, “Euskadiko industri sektorea da ekonomia zirkularrago baterantz aldatzeko zutabea”. Hain zuzen ere, Newsletter honetan beste informazio batzuk ere konpartitu daitezke, esaterako, euskal industriak hamar urtean ia erdira murriztu dituela bere igorpen kutsatzaileak.

Kontsultatu daitezkeen adibideetako batzuk dira horiek eta uste dugu esanguratsuak direla euskal enpresen lehiakortasunerako, ingurumena zaintzeari eta klima aldaketaren aurkako borrokari dagokionez, azken edizio honetan automobilgintzaren sektoreari eta trantsizio energetikoari protagonismo berezia eman zaielarik.

                                                                                                    IKUSI NEWSLETTERRA (Web)