Euskadiko enpresen kopuruaren bilakaerak martxorik onena eman du 2007tik, batez ere eraikuntzan sortu direnen bultzadarekin

evolución empresas marzo 2019

2019-04-11

Euskadin, martxoan, Gizarte Segurantzan inskribatu diren enpresen kopurua 313rekin hazi da, guztira 59.306 firma daudelarik erregistratuta, hau da, urtearteko hazkundea +%0’5 izan da; martxo baterako daturik onena da krisia hasi zenetik, zehazki, 2007tik. Iazko hilabete berdinarekin alderatuta, bereziki nabarmentzen da Eraikuntza sektoreko enpresen kopuruaren hazkundea (+%4,2), ondoren egonik Zerbitzuetan izandakoa (+%0’2). Aitzitik, Industrian, Gizarte Segurantzan Euskadin inskribatutako enpresen kopurua pixka bat jaitsi da (-%0’1).

Berriro ere, enpresen hazkundearen erritmoa txikiagoa da EAEn (+%0,5) estatuan baino (+%1,2), nahiz eta oraingoan aldea pixka bat murriztu den.

Autonomoen kopuruari dagokionez, martxoa hilabete positiboa izan da, 343 lagun gehiago baitaude otsailarekin alderatuta, hau da, zifrarik onena da orain dela 5 urtetik, nahiz eta urtearteko konparazioan-%0’1eko jaitsiera txiki bat dagoen. Guztira, Euskadin 171.986 autonomo daude erregistratuta.

Ondorioz, martxoa enpresa kopuruaren hazkundearekin eta autonomoen jaitsiera txiki batekin itxi da, eta horrek esan nahi du enpresak sortzeko erritmoa baxu mantentzen dela edo, are, laua dela, denboran luzatzen ari delarik. Ondorioz, berriro zabaldu behar dugu mezua esateko beharrezkoa dela enpresa inbertsioak zaindu eta sustatzea, gure enpresa sarea finkatzen lagunduz, Euskadirentzako aberastasun eta enplegu gehiago sortzeko.

                                                                                                                           IKUSI NEWSLETTERRA (Web)