Euskadin Gizarte Segurantzan inskribatutako enpresen kopurua jeitsi da Ekainan

Confebasken txostena Euskadiko enpresen kopuruaren eboluzioaz: 2017ko Ekaina

Enpresak ekainan

Confebaskeko azkenengo txostenaren arabera, Ekainan, Maiatzarekin alderatuta, Gizarte Segurantzan erroldatutako enpresen kopurua -ohi den bezala- jeitsi da: 376 gutxiago daude Euskadin. Hale ere, orain, joan den urteko Ekainan baino 109 enpresa gehiago daude, 58.828 enpreseetara helduz, hau da Ekaina baterako emaitzik hoberena 2012tik.

Beste alde batetik, langile autonomoen kopuruak gora egin du Ekainan,  Maiatzarekin konparatuta. Baina kasu  honetan bakarrik 21 pertsona gehiago daude erroldatuta. Eta gainera, urtez urteko zenbakietan murriztu da:  1.231 gutxiago daude orain, hau da, Ekaina baten azkenengo  5 urtetan izandako emaitzarik txarrena . Osorik, 173.054 langile autonomo daude

 Krisian zehar galdu egin diren 18.444 autonometatik, bakarrik 1.702 berreskatura dira, hots, %10a baino gutxiago.

Labur bilduz, Ekainan,  enpresa kopurua ez da ia bat ere  aurrearatu eta autonomo zenbakia jeitsi da nabarmenki. Honek argi erakusten du krisiaren ateraldia zaila izaten ari dela enpreseetarako, eta neurri zehatzak garrantzitsuak direla enpresen susperraldia indartzeko. 

                                                                                                                           Ikusi Newsleterra