Maiatzera arte ia %11 hazi da enpresei emandako kreditu berria eta berankortasun tasak 2011ko mailetara egin du atzera

  • Confebasken buletinaren zenbaki berria Enpresen Finantzaketari buruz
financiación

Confebaskek Enpresen Finantzaketari buruz argitaratutako Newsletterraren azken zenbakian jasotzen denez, maiatzera arte, enpresei emandako kreditu berria %10’9 hazi da, bereziki enpresa handiei emandakoa, %14’7 hazi baita. Enpresa Txiki eta Ertainei emandakoa, berriz, pixka bat gutxiago igo da, %7,8.

Buletin horretan bertan, besteak beste, bi alderdi garrantzitsu azpimarratzen dira:  lehenengoa, enpresa berankortasun tasa asko jaitsi dela azken urtean, %8,4raino. Tasarik txikiena da 2011tik. Eta bigarrena, Enpresa Txiki eta Ertainei emandako kredituaren prezioak minimo historikoak markatzen jarraitzen duela, eta dagoeneko txikiagoa dela Europako bere lehiakideena baino. Enpresa handiei dagokienez, oraindik ere Europako kideek baino 0,42 puntu gehiago ordaintzen dute. Bien bitartean, ekainean Euriborra -%0,18an kokatu da.

Newsletterrean, halaber, elkarrizketa bat dago Orkestra-Lehiakortasuneko Euskal Erakundeko zuzendari nagusi Ibon Gil de San Vicenterekin. Aipatu erakundeak argitaratu berri duen azterketa baten arabera, “euskal enpresen sendotasun finantzarioa hobetu egin da azken urteetan… Euskadi enpresen kalteberatasun finantzario txikiena duten erkidego autonomoen artean dago. Zifra hori 2014an %36 izatetik 2016ko %30era igaro da, hau da, nabarmen murriztu da. Eta, 2017ko bilakaera ona ikusirik, aurreikustekoa da zifrak murrizten jarraituko duela”.

Elkarrizketan, Orkestrako zuzendari nagusiak gehitu duenez – besteak beste –, “finantzaketa funtsezko elementua da enpresen lehiakortasunerako. Egiaz da euskal enpresa hein handi batean kapitalizatuta dagoela eta zorpetze maila Espainiako batez bestekoa baino txikiagoa dela. Eta abiapuntuko egoera horrek erraztu egin dezake enpresa proiektuek behar dituzten inbertsioak egitea”

Elkarrizketa osoa eta Newsletterra osorik irakur daitezke hemen.