Bigarren hilez jarraian hazi da Euskadin Gizarte Segurantzan inskribatutako enpresen kopurua

empresas

2019-11-11

Confebaskek Euskadiko enpresa sarearen bilakaerari buruz atera duen azken buletinean kontsultatu daitekeenez, EAEn gizarte Segurantzan inskribatu diren enpresen kopurua hazi egin zen urrian, bigarren hilez jarraian, irailean baino 83 gehiago baitira: guztira, 58.883 enpresa. Zifra hori aurreko urteko hilabete berdinean baino 108 enpresa baino gutxiago bada ere, urriko daturik onena da 2016tik.

EAEko enpresen kopuruaren bilakaeraren datua eta estatukoa alderatzen badira, urriko urtearteko portaera antzekoa da:  -%0,2 Euskadin eta -%0,1 estatuan. Hori bai, krisiaren aurreko mailarekin konparatuta, Euskadin gehiago murriztu da enpresa kopurua (-%8’7) estatuan baino (-%6,2).

Sektoreka, berriro ere nabarmentzen da Eraikuntzari lotutako enpresen hazkundea (+%2’0), eta jaitsiera txiki bat dago Zerbitzuetan (-%0,2), eta Industrian (-%1,8).

Autonomoen kopuruari dagokionez, urrian Euskadin 826 lagun gehiago izan dira irailean baino, hau da, azken urteetako urririk onenetakoa izan da, nahiz eta ez den 2018koa berdintzen, hura serie osoko bigarren onena izan baitzen. Autonomoen kopurua 170.823 pertsona zen.

Azkenik, hartzekodunen konkurtsoen zifrari dagokionez, aipagarria da aurtengo hirugarren hiruhilekoan nabarmen jaitsi dela: -%17,5%; horrenbestez, hautsi egin da lehen seihilekoaren goranzko joera.

Laburbilduta, urtearteko terminoetan enpresen zein autonomoen kopurua pixka bat jaitsi den arren, bi aldagaiek urrian izan duten bilakaera aldekoa izan da, aurreko hilabetearekiko igoerak erregistratu baitira. 

                                                                                                                         Ikusi Newsletterra (Web)